Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko ibai-kategoriako ur-masen kalitate hidromorfologikoko elementuen ebaluazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan

Xehetasunak

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko ibai-kategoriako ur-masen kalitate hidromorfologikoko elementuen ebaluazioa, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan

Irailaren 11ko 817/2015 Errege Dekretuak, lurrazaleko uren egoeraren jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpideak eta ingurumen-kalitateko arauak ezartzen dituenak, 10. artikuluan ezartzen du ibaien kategoriako ur-masen egoera edo potentzial ekologikoa sailkatzeko kalitate-elementuen artean kalitate biologikoko elementuen euskarri diren kalitate hidromorfologikoko elementuak daudela.

Lan honen helburua da Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko ibai-kategoriako ur-masen kalitate hidromorfologikoko elementuak ebaluatzea Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barruan, erreferentzia gisa hartuta ibai kategoriako ur-masen adierazle hidromorfologikoen metrikak kalkulatzeko protokoloa (kodea: MET-R-HMF-2019), Trantsizio Ekologikorako eta Erronka demografikorako Ministerioak (MITERD) 2019an argitaratutakoa 817/2015 Errege Dekretuaren 10. artikuluan adierazten diren kalitate hidromorfologikoko elementuei lotutako metrikak kalkulatzeko prozedura gisa. Lan horrek balio dezake, halaber, gehien aldatutako kalitate hidromorfologikoko elementuak identifikatzeko, oso eraldatutako masen izendapena berrikusteko, bai eta egoera edo potentzial ekologikoari dagokionez ingurumen-helburuak lortzen ez dituzten masen neurrien programa planifikatzen laguntzeko ere.

Lan honen azterketa-eremua Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintza hidrologikoaren hirugarren zikloari (2022-2027) dagokion demarkazioaren azterketa orokorrean identifikatutako ibaien kategoriako 91 ur-masak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoan daude.