Etxebizitzen irisgarritasuna. Baliabideak: aholkularitza, laguntza ekonomikoak, diseinu eta hornidura espezializatuak, prestakuntza

Xehetasunak

Dokumentu honetan etxebizitza irisgarriak eta etxebizitzen irisgarritasuna lortzeko baliabideei buruzko informazioa jasotzen da. Aipatutako baliabideak askotarikoak dira: 1) aholkularitza eta informazioa, 2) diseinuko, ekipamenduko eta eraikuntzako enpresak eta bulegoak, 3) ikasleen eta profesionalen prestakuntza eta 4) dirulaguntzak. Lana UTAIT Taldearen esparruan egin da. Talde horretako kide dira ingurune fisikoen irisgarritasun funtzionalaren eremuekin lotutako gaietan adituak direnak: hirigintza, garraio publikoak, arkitektura, interiorismoa eta telekomunikazioak. Informazioa aipatutako baliabide motei dagozkien lau zatietan banatuta aurkezten da, eta horietako bakoitzaren barruan baliabideen hornitzaileak ordena alfabetikoaren arabera agertzen dira.

Egilea: Casado, D.

Argitalpen-lekua: Madril

Argitaratzailea: Polibea

Argitalpen-urtea: 2021

Orrialdeak: 46

Hizkuntza: Gaztelania