EAEko ibai-eremuetan landare inbaditzaileen espezieak kudeatzeko jardunbide egokien gidaliburua.

Xehetasunak

Fallopia japonica Gobela ibaian.

Europar Batasunak honela definitzen ditu espezie exotikoak: "giza ekintzaren ondorioz beren ingurune ekologiko naturaletik kanpo garraiatu diren espezieak", nahita edo nahi gabe askatuak. Espezie horietako batzuek ingurune berrira egokitzea eta aurrera egitea lortzen dute. Espezie exotikoak edo EEIak "beren ingurune ekologiko naturaletik kanpo sarrarazten eta hedatzen badira benetazko mehatxua bilaka daitezke biodibertsitate eta ekonomiarako". Europan, 12.000 bakterio, onddo, landare eta animali espezie exotiko baino gehiago daudela kalkulatzen da. Horietatik % 10-15 inguru inbaditzaileak dira. Mota guztietako habitatetan aurki daitezke, itsasokoetan zein lehorrekoetan, eta azken hauen barruan, ur-masa mota guztietan ere.

Gidaliburu honen helburuak honako hauek dira:

  • EAEko ibaietako landare exotiko inbaditzaileen espezie nagusien egoera aztertzea.
  • Ur gezetako landare EEIen prebentzioari eta kontrolari buruzko berrikuspena egitea.
  • Ur gezetako landare EEIen kudeaketari buruzko gidaliburu bat edukitzea, denentzako egokia.

Jarraian, Euskadin garrantzia nabarmena hartu duten 12 espezie inbaditzaileri buruzko informazio biltzen da: