COVID-19aren krisiaren ondorioak desgaitasuna duten pertsonengan

Xehetasunak

COVID-19aren krisiak desgaitasuna duten pertsonengan dituen ondorioei buruzko azterlanaren azala

Ikerketa honek covid-19ak eragindako osasun-krisia desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien bizitzan izaten ari den inpaktua aztertzen du, besteak beste, gizarte-zerbitzuetan, enpleguan, hezkuntzan, osasunean eta oinarrizko eskubideetan.

Lanak ikuspegi panoramikoa eskaini nahi du, lehen hurbilketa gisa eta ikerketa berrien abiapuntu modura. Horrela, metodologikoki sinpletasuna eta arintasuna lehenetsi dira, desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lau online inkesta – independenteak, elkarren segidakoak eta eskuragarriak – eta Delphi ikerketa bat eginez, arlo horretan adituak diren hamabost profesional eta pertsonarekin.

Ikerketaren emaitzek desgaitasuna duten pertsonek 2020an covid-19ak sortutako testuinguruan agertutako premia, arazo eta zailtasun nagusiak erakusten dituzte. Gainera, txostenak pandemiaren ondoren planteatzen diren etorkizuneko erronkei buruzko gogoeta egiten du, eta gomendio batzuk ematen ditu Espainiako politika publikoak desgaitasunen bat duten pertsonen beharretara egokitzeko, giza eskubideen ikuspegitik jarduteko balizko ildoak emanez.

Egilea: SIIS Informazio eta Ikerketa Sozialeko Zerbitzua

Argitalpen-lekua: Madril

Argitaratzailea: Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua

Argitalpen-urtea: 2021

Orrialdeak: 90 or.

Hizkuntza: Gaztelania