Behaketa-zerrendako substantzien azterketa (UE2018/840 erabakia) euskal kostaldean.

Xehetasunak

Behaketa-zerrendako substantzien azterketa (UE2015/495 erabakia eta UE2018/840 erabakia) euskal kostaldean.

817/2015 Errege Dekretuan honela definitzen da behaketa-zerrenda: hautatutako substantzien multzoa da horien inguruan eskuragarri dagoen informazioa ingurune urtarrerako edo haren bidezko ingurune urtarrerako arrisku nabarmena izan daitekeelako eta jarraipen-datuak nahikoak ez direlako; beraz, informazioa osatzeko Europar Batasun mailan datuak biltzen dira.

Behaketa-zerrendako substantzien jarraipenak ur-ingurunean dituzten kontzentrazioei buruzko datuak eman behar ditu, substantzia horiek eragiten duten arriskuari aurre egiteko neurri egokiak zehazteko.

Europako Batzordea da behaketa-zerrenda hori egiteko eta eguneratzeko betearazpen-egintzak onartzen dituena. Lehen behaketa-zerrenda 2015ean egin zen (2015/4952 Betearazpen Erabakia), eta bigarren behaketa-zerrenda 2018an eman zen (2018/8403 Betearazpen Erabakia).

Euskal kostaldean behaketa-zerrendako substantzien azterketa izeneko lana (EB 2015/495 Erabakia eta EB 2018/840 Erabakia) "Euskal Autonomia Erkidegoko Trantsizioko eta Itsasertzeko Uren Estatu Ekologikoaren Jarraipen Sarea" (RSEETyC) proiektuaren barruan egin da, zeina Uraren Euskal Agentziaren eta Azti Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenean sartzen baita.

Txostena: Behaketa-zerrendako substantzien azterketa (UE2015/495 erabakia eta UE2018/840 erabakia) euskal kostaldean. Gazteleraz. (PDF, 6 MB)