Zebra-muskuiluaren prospekzioa EAEko urtegi batzuetan, analisi genetikoko tekniken bidez. 2019

Xehetasunak

2019ko otsailean antzeman zen lehen aldiz zebra-muskuiluaren presentzia Aixolako urtegian, ale heldu bakar baten kokapenarekin. Helduak detektatzeko ikusizko prospekzioek eta hurrengo egunetan egindako larba-laginketek ez zuten emaitza positibo gehiagorik eman. Urtegian finkatutako populazio posible baten detekzioan eraginkortasuna areagotzeko asmoz, lehen erabilitako beste jarraipen-metodoei urtegiko uren laginketa genetikoak gehitzea erabaki zen. Zehazki, laginketa genetikoko bi kanpaina egitea erabaki zen, uztailean eta irailean, zebra-muskuilua detektatzeko, bai Aixolako urtegian, bai espezie inbaditzaile horren aldez aurreko detekziorik ez zegoen beste batzuetan espezie honen presentzia izateko aukera handiak zutela iritzita.

Txosten honek lan horren emaitzen berri ematen du

Zebra-muskuiluaren prospekzioa EAEko urtegi batzuetan, analisi genetikoko tekniken bidez. 2019  (PDF, 1 MB)