Zebra-muskuiluak (Dreissena polymorpha) bibalbio populazio autoktonoetan eragindako inpaktuaren ebaluazioa Zadorrako Urtegi Sisteman. 2019ko txostena

Xehetasunak

Naiadeak

Zebra-muskuilu (Dreissena polymorpha) bibalbio inbaditzailearen eragina nabarmena ari da izaten Zadorra ibaiaren urtegi sisteman kokatzen diren naiade populazioen biziraupenean, zeinen espezieak Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan biltzen diren. 2019an Urrunagako eta Uribarriko urtegietan dauden bibalbio autoktonoen populazioetan zebra-muskuiluak eragindako inpaktua ebaluatzen jarraitu da. Jarraipen hau, aurreko laginketa-kanpainetan ezarritako kontrol-eremuetan egin da eta, honi esker, D. polymorpha-k denboran zehar izan duen kolonizazioaren bilakaera balioetsi ahal izan da eta baita zebra-muskuiluaren infestazioa zein neurritan izan den azken urteetan hautematen ari den naiade-populazioen murrizketaren arrazoia balioetsi ere.

Txosten honek lan horren emaitzen berri ematen du

Zebra-muskuiluak (Dreissena polymorpha) bibalbio populazio autoktonoetan eragindako inpaktuaren ebaluazioa Zadorrako Urtegi Sisteman. 2019ko txostena (PDF, 139 MB, Gaztelaniaz)

Zebra-muskuiluak (Dreissena polymorpha) bibalbio populazio autoktonoetan eragindako inpaktuaren ebaluazioa Zadorrako Urtegi Sisteman. 2019ko txostenaren laburpena (PDF, 544 KB)