Irisgarritasunari buruzko Europako Legea. Transposizioa egiteko eskuliburua

Xehetasunak

Eskuliburu honen bidez, desgaitasunaren defendatzaileei tresnak eta proposamenak eskaini nahi zaizkie, Irisgarritasunari buruzko Europako Legea betetzen duen legeria nazional sendoa eta inplementazio egokia bultzatzeko. Lehenengo zatian, Legearen sarrera labur bat eskaintzen da, zerikusia duten funtsezko dokumentu eta definizioekin, transposizioa eta inplementazioa egiteko egutegi batekin eta prozesuaren eragile nagusiak nortzuk diren azaltzeko adierazpenekin. Lege hau «gutxieneko harmonizaziorako» Zuzentaraua dela ere azaltzen da, eta horrek praktikan zer esan nahi duen. Bigarren zatian, Legeak zer esparru estaltzen dituen azaldu nahi da. Transposizio-fasean kontuan hartu beharreko xedapen garrantzitsuenak zabaltzen dira. Ondoren, iradokizunak egiten dira, egokia denean nazio-mailan hobetzeko moduari buruz. Halaber, alderdi garrantzitsuak jorratzen dira aplikazioari, jarraipenari eta txostenen aurkezpenari dagokienez, bai eta Europako Batzordearen berrikuspenari dagokionez ere, estatu kideek Legea datozen urteetan nola ezarriko duten aztertzeko.

Egilea: Desgaitasunaren Europako Foroa

Argitalpen-lekua: Madril

Argitaratzailea: ONCE Fundazioa ONCE Cermi

Argitalpen-urtea: 2020

Orrialdeak: 36

Hizkuntza: Gaztelania