Etxebizitza irisgarriak aukeratzea eta irisgarritasuna hobetzeko erreformak egitea. Gida. Irisgarritasunari buruzko informazioa eta aholkularitza desgaitasuna duten erabiltzaileentzat eta adinekoentzat

Xehetasunak

Zalantzarik gabe, garrantzitsua da egungo gizartean eraikitako inguruneen irisgarritasuna; izan ere, desgaitasunak eta mugikortasuna mugatzen duten gaixotasunak oso ugariak dira, batez ere adineko herritarren artean. Egoera horiek ez datoz bat etxebizitza irisgarrien proportzio txikiarekin, xede horri buruzko inkestek erakusten dutenez, eta higiezinen eskaintzaren opakutasunarekin merkaturatzen diren etxebizitzen irisgarritasunari dagokionez. Bi gabezia horien aurrean, UTAIT Taldeak, lehenik eta behin, etxebizitzen eskaintza eta ingurune irisgarriak handitzea planteatzen du, eta, bigarrenik, erabiltzaileei etxebizitzak aukeratzeko eta eraberritzeko informazio- eta aholkularitza-funtzioak zabaltzea proposatzen du. Horrela, gida honen helburua da irizpide orokorrak eskaintzea irisgarritasunaren ikuspegitik etxebizitzak hautatu eta eraberritzeko.

Egilea: Casado, D.

Argitalpen-lekua: Madril

Argitaratzailea: Polibea

Argitalpen-urtea: 2020

Orrialdeak: 50

Hizkuntza: Gaztelania