Accessibilitas. Irisgarritasun unibertsala sustatzeko plataforma

Xehetasunak

ONCE Fundazioak eta Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak sortutako plataforma digitala. Espazioen, ondasunen eta zerbitzuen diseinu unibertsala hobetzeko sortu da, eta, beraz, helburu hori gauzatu nahi duten pertsonei eta erakundeei zuzenduta dago. Horrela, irisgarritasun unibertsalaren arloan ezagutza sortzea eta zabaltzea sustatu nahi da, eta horrekin gizarte solidarioago bat sortzen lagundu. Hainbat atal ditu, hala nola 'Gaurkotasuna', 'Ikastaroak eta jardunaldiak', 'Laguntza-produktuak', 'Gidak, eskuliburuak eta azterlanak' edo 'Arrakasta-kasuak'. Horietan, ondo ulertutako eta behar bezala aplikatutako irisgarritasun-adibideak erakusten dira, arlo horretan lehen urratsak ematen dituzten erakunde eta pertsonentzat inspirazio-iturri izan daitezen. 3Dko laguntza-produktuen diseinuak deskargatzeko aukera ere ematen du. Gainera, atariak eremu pribatu bat du, lehen fasean Espainian jarduten duten administrazio publikoei, unibertsitateei eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzendua. Bertan, irisgarritasunaren arloko UNEren araudi teknikora eta adituek artatutako foro espezializatuetara jo daiteke, baita irisgarritasun unibertsalarekin eta pertsona guztientzako diseinuarekin lotutako ekitaldiak zabaldu ere.

Egilea: ONCE Fundazioa

Argitalpen-lekua: Madril

Argitaratzailea: ONCE Fundazioa Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua

Argitalpen-urtea: 2020

Hizkuntza: Gaztelania