Zer-nola hobetu klima-aldaketarekiko erresilientzia Euskadiko udalerrietan. Donostiako eta Tolosako kasuak

Xehetasunak

Gida honekin udalerriei lagundu nahi zaie hausnarketa egin dezaten zenbait funtsezko alderdiri buruz, zeinak baliagarriak izango baitira klima-aldaketaren aurreko erresilientzia hobetzera bideratutako ekintzak gauzatzeko, eta, horrenbestez, eraginkortasun handiagoz egiteko aurre klima-aldaketak eragindako krisiei, bai eta sortzen diren aukerak baliatzeko ere. Klima-aldaketak udalerriari nola eragiten dion ulertu nahi da, zehazki, azpiegitura kritikoei; izan ere, horrek ondorioak dakartza gure bizimoduan. Horrez gain, jakin nahi da zer modutan hobetu daitekeen udalerriek
klima-aldaketarekin lotutako krisialdiei aurre egiteko duten gaitasuna.