Hezkuntza eta Kultura Ministerioa - Unibertsitateaz kanpoko tituluen kontsulta (Filiazioa)

Gako-hitzak

Hizkuntza

Xehetasunak

Pertsona fisiko bati emandako unibertsitateaz kanpoko titulu ofizialei buruzko informazioa kontsultatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Zerbitzu honetan ez dago kontsultak TipoDocumentacion eta Documentacion (titularraren dokumentu mota eta dokumentu-zenbakia) datuen bidez egiteko aukerarik

Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Nombre: kontsultatzen den titularraren izena. Nahitaezkoa.

Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa.

Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena. Aukerakoa.

 

Hasierako kontsultan emandako datuekin titularrik lortzen ez bada, kontsulta ezaugarri hauekin egitea gomendatzen da: 

  1. Izena konposatua bada, kontsulta osagai bakoitzaren arabera egitea.
  2. Izena gaztelaniazkoa ez bada, errorerik izan daitekeen kasuetan herri-hizkuntzatik gaztelaniara egokitzea gomendatzea; adibidez: JORDI à JORGE
  3. Abizenak partikulak baldin baditu, kontsultan partikulak ez idaztea edo izenarekin batera idaztea gomendatzen da; adibidez: DAVID DEL AMO à

Nombre: DAVID DEL

Apellido1: AMO

edo

Nombre: DAVID

Apellido1: AMO

 

Datu espezifikoak

  • DatosTitular: kontsultaren titularraren datuei buruzko informazioa dauka.
    • CodigoProvincia: kontsultatutako titularraren jaiotza-probintziaren kodea. INE kodifikazioa erabiliko da.
    • LocalidadNacimiento: kontsultatutako titularraren jaioterria. Aukerakoa.
    • FechaNacimiento: kontsultatutako titularraren jaiotza-data. Formatua: EE/HH/UUUU.

 

  • DatosTitulo: kontsultaren tituluaren datuei buruzko informazioa dauka.
    • NumeroTitulo: kontsultatu beharreko tituluaren kodea edo zenbakia.

 

 Integrazio-eskuliburuak “II. eranskina: Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak itzulitako datuen kalitateari buruzko informazio garrantzitsua” jasotzen du 27. orrialdean

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

                        Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira unibertsitateaz kanpoko tituluak filiazio-datuen bidez kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0003

Tramitatua.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak titularrak dauzkan tituluen datuak itzultzen dituenean emango da.

0232

Bikoiztutako erregistroak aurkitu dira.

Bidalitako titularraren datuetarako zenbait kointzidentzia aurkitu dira.

0233

Titularra ez da identifikatu.

Ez da titularrik aurkitu emandako datuekin.

0238

Ez da aurkitu erregistrorik.

Ez da aurkitu erregistrorik (titulurik) egindako kontsultarako.

  1. taula. Unibertsitateaz kanpoko tituluak filiazio-datuen bidez kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.