Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dauden inguruen nitratoen edukia. 2019ko txostena

Xehetasunak

1998tik aurrera Uraren Euskal Agentziak nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneen jarraipena egiten dihardu. Lan horren helburua nagusia da nitrato kontzentrazioaren bilakaera ezagutzea eta abian jarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea, emaitzak urtero ezagutzera emanez.

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 5 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan eta 2 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean). 

Honako hau da 2019. urtean aurkeztutako txostena.

Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dagoen inguruko nitratoen edukia. 2019ko txostena  (PDF, 9 MB)