Lehendik dauden eraikinen irisgarritasuna: esku hartzeko irizpideak
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Lehendik dauden eraikinetan obra eta proiektuak gauzatzerakoan irisgarritasun-premiak konpontzeak zailtasunak eragiten ditu askotan, batez ere espazioari eta alderdi ekonomikoei dagokienez. Horrek eragotzi egiten du indarrean dagoen araudiaren jarraibideak zuzenean islatzea, eta premia horiek konpontzeko irtenbide alternatibo baliokideak behar dira. Erkidegoko edo estatuko araudian eska daitezkeen gutxieneko kontsiderazioez gain, eta horiek aplikatzekoak diren ala ez alde batera utzita, kasu jakin baterako, funtsean bilatzen dena da egungo eraikuntzari eta erreforma- edo egokitzapen-proposamenari ahalik eta etekinik handiena ateratzea, ahalik eta irisgarritasun handiena lortzeko. Argitalpen honen bidez, hain zuzen ere, lan horretan lagundu nahi da, eta, ildo horretan, bi helburu proposatzen dira: batetik, arauak azaltzen ez dituen erabaki ohikoenetako batzuen zergatia zabaltzen laguntzea, modu horretan alternatibetan pentsatu ahal izateko horiek zuzenean aplikatu ezin direnean; eta, bestetik, proiektugilearen motibazio gisa, "irtenbide alternatibo" eta "arrazoizko doikuntza" posibleak erakustea, premia horiek zeharka erabat edo ia maila parekagarrian konponduko dituzten konponbideak bilatzeko erreferentzia izan daitezen.
Egilea: Hernández, J.
Argitalpen-lekua: Madril
Argitaratzailea: ONCE Fundazioa-Jabeen Mutua Fundazioa
Argitalpen-urtea: 2019
Orrialdeak: 67
Hizkuntza: Gaztelania