Etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzua

Gako-hitzak

Etxebizitza

Xehetasunak

Pertsona batekin lotutako etxebizitzarako eskubide subjektiboaren (EES) eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoen (EPE) eskabideak kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Titularraren nodoko TipoDocumentacion (NAN/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta etxebizitzarako prestazio ekonomikoak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

00

TRAMITATUA

1

Ez dago eskabide aktiborik eskatutako identifikatzailearentzat

 *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan