Foru-ogasunak - Ondasun higiezinen kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: (IRPF) Persona Fisikoen Errentaren gaineko zerga

Xehetasunak

Foru Ogasunek eskaintzen dituzten zerbitzuak, irizpide fiskaletan oinarrituta pertsona fisiko baten ahalmen ekonomikoa islatzen dutenak, honako hauek dira:


a. Errenta-mailako zerbitzua (PFEZ): PFEZri lotutako errentei buruzko informazioa jasotzen du (salbuetsiak eta salbuetsi gabeak). Zergadunak aurkeztutako azken aitorpenetik edo, aurkeztu ez bada, hirugarren pertsonek IFZ bati dagozkion errenta-egozpenetatik aterako da.
b. Ondare mailako zerbitzua: bere titulartasuneko ondasun eta eskubide ekonomikoei buruzko datuak eskaintzen ditu. Hurrengo bi zerbitzuekin osatzen da.
c. Kontu-zerbitzua: pertsona bat titular den finantza-erakundeetako kontuak islatzen ditu, bai eta kontu horietako saldoen zenbatekoa ere.
d. Ondasun higiezinen zerbitzua: pertsona baten titulartasuneko ondasun higiezin, hiritar eta landatarrei buruzko informazio xehatua jasotzen du, bai EAEn, bai lurralde erkidean.


Ondasun higiezinen mailan, honako informazio hau eskaintzen da:

Honako informazio hau emango da, datuen kontsulta egin den ekitaldikoa edo azken 5 urteetakoa, EAEn zein lurralde erkidean kokatutako ondasun higiezinena:

 

  • Ondasun higiezinaren kokapen-datuak
  • Erabilera
  • Katastro-balioa
  • Titulartasunaren ehunekoa
  • Titulartasun mota
  • Azken eskualdatzearen data
  • Ekonomia-jarduerari lotua: BAI/EZ
  • Ondasun higiezinak atzerrian: BAI/EZ

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

  • Titular nodoko TipoDocumentacion + Documentacion

+

  • Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NAN/AIZ, pertsona fisikoaren kasuan)

edo

  • NombreCompleto (IFK/IFZ, pertsona juridikoaren kasuan)

 

  1. /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion.

+

  1. Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu, NAN/AIZ, pertsona fisikoaren kasuan)

edo

  1. NombreCompleto (IFK/IFZ, pertsona juridikoaren kasuan)

 

Datu espezifikoak

  • Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren ondasun higiezinen informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48). Nahitaezkoa.
  • ejercicio: ondasun higiezinak zein ekitalditarako kontsultatzen diren (UUUU). Aukerakoa.

Informatzen bada, preskribatu gabeko azken 5 ekitaldietara mugatuta egongo da. Gainditzen badu, informazioa ukatuko duen mezua agertuko da.

Informatzen ez bada, erantzunaren datuak azken 5 ekitaldiei + uneko ekitaldiari buruzkoak izango dira. (Adibidez: uneko urtea 2019 bada, itzulitako informazioa 2014. urtetik aurrerako (urte hori barne) higiezinei dagokiena izango da).

   

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • DatosConsulta:
    • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren probintziari (lurraldea) dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48).
    • ejercicio: kontsulta zein ekitalditarako egin den (UUUU). Soilik etorriko da baldin eta eskaeran bete bada.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena.
  • Ikus deskribapena taulan.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

1

Bidalitako titularraren datu guztiak bat datoz.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren eta izen-abizenen bidez aurkitu ahal izan denean emango da.

2

Bidalitako titularraren NAN besterik ez dator bat.

Kontsultatutako titularra dokumentazioaren bidez aurkitu ahal izan denean baina haren izen-abizenak bat ez datozenean emango da.

3

NAN/AIZ hori ez dago ogasunaren datu-basean.

Titularra aurkitu ez denean emango da. Dokumentazio hori ez dago ogasunaren datu-basean.

  1. taula. Ondasun higiezinak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.