Arabako Foru Aldundia - Ekonomia jardueren Historikoaren kontsulta
Xehetasunak
Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.
Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.
Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:
- Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.
- IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
- Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.
Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:
- /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2), TipoDocumentacion IFZ, NAN edo AIZ bada; edo + NombreCompleto, TipoDocumentacion IFZ bada.
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.
Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:
- DatosTraza:
- IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
- FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
- EstadoResultado:
- Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
- Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.
Arabako Foru Ogasunaren Jarduera ekonomikoen historia kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak deskribatzen dira taulan (1. taula).
|
Egoeraren kodea |
Egoeraren deskribapena |
Egoera hau noiz itzultzen den |
|
0000 |
Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [] |
Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da. |
|
0003 |
TRAMITATUA |
Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak informazioa itzultzen duenean emango da, informazio horrek kontsultatutako titularraren jardueren datuak izan ala ez. |
|
0254 |
Dokumentuaren parametro okerra [... Beste akats batzuk…] |
Lagatzaileak sarrerako datuetan balidazio-erroreak itzultzen dituenean emango da. |
|
0314 |
Baimenik gabeko prozeduraren kodea |
Prozeduraren kodeak zerbitzua kontsumitzeko baimenik ez duenean emango da. |
|
0401 |
Jasotako fitxategiaren egitura ez dator bat eskemarekin. |
Igorleak jasotako eskaeraren egitura espero diren datuen eskemarekin bat ez datorrenean emango da. |
*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan
