Arabako Foru Aldundia - Zerga-betebeharrak egunean izatearen kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: zerga-betebeharrak

Xehetasunak

Pertsona fisiko edo juridiko batek Arabako Foru Ogasunarekiko zerga-betebeharren ordainketa egunean daukan egiaztatzea ahalbidetzen du.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak komunikazio sinkronoaren bitartez besterik ezin dira egin. Komunikazio mota horretan, bezeroak edo aplikazioak eskaera bat bidaltzen dio zerbitzuari eta entzuten geratzen da erantzuna jaso arte. Erantzuna honelakoa izan daiteke:

  • Azken erantzuna: igorleak kontsultaren unean ebatz dezake eskaera eta negozio-erantzun bat ematen du.
  • Erantzunaren zain: igorleak ezin du kontsultaren unean ebatzi eskaera (azterketa sakonagoa egin behar du) eta erantzuteko denbora zenbatetsia (EDZ) ematen du.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

o    IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

o    Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

o    Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

-       Titular: kontsultaren xede den titularraren datuak.

o    TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (/IFK/IFZ/NAN/AIZ/). Nahitaezkoa.

o    Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.

o    NombreCompleto: kontsultatzen den titularraren izen osoa edo izen soziala. Nahitaezkoa IFKren kasuan.

o    Nombre: kontsultatzen den titularraren izena. Nahitaezkoa NANaren edo AIZren kasuan edo NombreCompleto betetzen ez bada.

o    Apellido1: kontsultatzen den titularraren lehen abizena. Nahitaezkoa NANaren edo AIZren kasuan edo NombreCompleto betetzen ez bada.

o    Apellido2: kontsultatzen den titularraren bigarren abizena. Nahitaezkoa NANaren kasuan edo NombreCompleto betetzen ez bada. Aukerakoa AIZren kasuan.

 

Datu espezifikoak

o    TipoTramite: kontsultaren xede den ziurtagiri mota adierazten du. Balio posibleak hauek dira: administrazioarekiko kontratuetarako, CONTRATACION; edo laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko, SUBVENCIONES. Nahitaezkoa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

-       DatosTraza:

o    IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o    IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa. Bat etorriko da eskatzaileak jatorrizko eskaeran bidalitakoarekin.

o    FechaCertificado: azken erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

-       DatosConsulta:

o    TipoTramite: kontsultatu den ziurtagiri mota. Balio posibleak CONTRATACION edo SUBVENCIONES dira.

o    Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren lurraldeari dagokion izena. Kasu honetan balioa DFA-Araba/Álava izango da.

 

-       EstadoResultado:

o    Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

o    Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

o    MotivosError: baldin eta Resultado = E bada, aldundiak kasu partikular bakoitzean itzultzen dituen errorearen arrazoiak etorriko dira. Hauek izaten dira ohikoenak:

§  IFZ hori beste zergadun bati dagokio / IFZ hori ez dagokio zergadunari

§  IFZ hori ez dago

§  IFZ hori ez da zuzena

o    MotivosNoCumple: baldin eta Resultado = N bada, titularrak bere zerga-betebeharren ordainketa egunean zergatik ez daukan adieraziko da.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Arabako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera igorleari bidaltzera iristen ez denean emango da.

S

Titularrak egunean dauzka ordainketak.

Zerga-betebeharrak positiboki bete izana adierazten du.

N

Titularrak ez dauzka egunean ordainketak, ez baititu bete zerga-betebeharrak.

Zerga-betebeharrak negatiboki bete izana adierazten du.

E

Gorabeherak daude.

Bidalitako titularraren datuen balidazioan foru-aldundiak erroreren bat detektatzen duenean emango da. Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan.

1. taula. Arabako Foru Aldundiarekiko zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.


 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.