Unibertsitateko matrikulari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzua (CRUE)

Xehetasunak

Kontsultaren xede den herritarraren unibertsitateko matrikulen datuak ezagutzea ahalbidetzen du.

Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) emango du informazioa.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Kontsultatuko den pertsonari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

  1. /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion + Documentacion.

+

  1. /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko CursoAcademico.

+

  1. /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko ListaIdentificadoresUniversidad/IdentificadorUniversidad

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa. Bat etorriko da eskatzaileak jatorrizko eskaeran bidalitakoarekin.

 

  • FechaCertificado: azken erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 2. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa. Ikus deskribapena taulan.

Taulan (2. taula) deskribatzen dira unibertsitateko matrikulari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

Tramitatua

Kontsulta behar bezala egin da

1

Ez dago kontsultatutako titularraren daturik

Kontsultak ez du emaitzarik itzuli

  1. taula. Unibertsitateko matrikulari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.