Notariotzaren Kontseilu Nagusia - Sozietate bateko administratzaileen kontsulta

Xehetasunak

Sozietate bateko administratzailearen izendapenaren egoera egiaztatzeko modua ematen du: gaur egun indarrean dagoen, kargua utzi duen edo uko egin dion.

Errekeritzailea bere ziurtagiriarekin identifikatu behar da eta zerbitzu hau erabiltzeko baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzua erabili nahi duen prozedura eremuan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan baino ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

COD_NOTARIO + COD_NOTARIA + NUM_PROTOCOLO + FECHA_AUTORIZACION (nodo honen barruan: Datos Específicos/Consulta/DATOS_PROTOCOLO/ID_ESCRITURA)

                                          

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira sozietateko bateko administratzaileen iraupena kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoerak, nodo honetan: DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado.

 

Egoeraren kodea

Deskribapena

Kode hau noiz itzultzen den

0003

TRAMITATUA

 

Badaude administratzaileen datuak notario-ahalorde baterako

0227

Ezin izan zaio alta eman ahalorde honetarako jakinarazpenak jasotzeko

Badaude administratzaileen datuak, baina alerta-zerbitzuak ezin izan dio alta eman alerten harpidetzari

5

Sozietatearen administrazioari buruzko datuak falta dira protokoloan

Kontsultatutako eskritura dagokion sozietatearen eratze-dokumentua informazio hori aurkibidean jaso aurretik sinatu zen, hortaz, ezinezkoa da sozietatearen administrazioaren egoeraren gaineko informazio osoa ematea.

7

Protokoloa ez dagokio izendapen-eskritura bati

Kontsultatutako eskrituraren protokolo-zenbakia baliozkoa da, baina ez du jasotzen kargua izendatzeko inolako egintza juridikorik.

1. taula Sozietate bateko administratzaileen iraupena kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.