Notariotzaren Kontseilu Nagusia - Notario eta Notariotzeen kontsulta

Xehetasunak

Kontsultatzen ari diren notarioen eta notariotzen datuak itzuliko ditu zerbitzuak.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

Notarioak eta notariotzak kontsultatzeko zerbitzuak titularraren identifikazio-datuak eta kontsultatutako titularrak funtzioak bete zituen data behar ditu

 

Nombre + Apellido1 (DatosGenericos/Titular)

                                                     +

FECHA_ACTO (DatosEspecificos/Consulta)


*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
    • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
    • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
  • EstadoResultado:
    • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
    • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira notarioak eta notariotzak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Deskribapena

Kode hau noiz itzultzen den

0003

TRAMITATUA

 

Bilaketak erregistroren bat itzuli du

0233

Ez dago adierazitako datuak dituen notariorik

Bilaketak ez du erregistrorik itzuli.

  1. taula. Notarioak eta notariotzak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

  

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.