Eusko Jaurlaritza - NAN batekin erlazionatuta dauden Enpresen kontsulta (ROC)

Xehetasunak

Kontsultatutako NANarekin erlazionatuta dauden enpresen informazioa lortzea ahalbidetzen du.

Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontratisten Erregistro Ofizialarekin (KEO) konektatuko da.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

TipoDocumentacion + Documentacion

Titularraren izen-abizenak aukerakoak dira, baina adierazten badira, zerbitzuak EZ du balidatuko kontsultatutako NANarekin bat datozen.

TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (NAN/IFZ). Nahitaezkoa.

Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia. Nahitaezkoa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Ikus balio posibleak taulan. Nahitaezkoa.
  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Ikus balio posibleak taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira NANarekin erlazionatutako enpresak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

S

NANarekin erlazionatutako enpresak aurkitu dira.

N

EZ da aurkitu NANarekin erlazionatutako enpresarik.

E

[Codigo_Devuelto_Por_El_Emisor] – Descripcion_Devuelta_Por_El_Emisor

  1. taula. NANarekin erlazionatutako enpresak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

Taulan (2. taula) adierazten dira enpresarekin erlazionatuta egon daitezkeen erabiltzaile moten kodeak eta horien deskribapena.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

S

Ahaldun solidarioa

M

Ahaldun mankomunatua

L

Ahaldun solidario mugatua

C

Aholkularia

N

Jakinarazpena egiten zaion pertsona

CG

Aholkulari nagusia

ID

Idazkaria

I

Informatikaria

E

Enpresaburua

R

Legezko ordezkaria

  1. taula. NANarekin erlazionatutako enpresak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako erabiltzaile motaren kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.