Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoa - Langabezi-Datuen kontsulta

Gako-hitzak

Enplegua

Xehetasunak

Langabezian dagoen herritar batek jasotako prestazioak eta prestazio horien zenbatekoak data edo aldi jakin batean kontsultatzea ahalbidetzen du.

Zerbitzua Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin (SEPE) konektatuko da.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titularraren TipoDocumentacion (/NAN/IFZ/AIZ) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak ez du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

Datu espezifikoak

 

  • DatosConsulta:
  • TipoTramite: zerbitzuan zer kontsulta mota egiteko sartzen den adierazten du. Balio posibleak SITUACIONACT, IMPORTESACT edo IMPORTESPER Nahitaezkoa.

Baldin eta TipoTramite = IMPORTESPER bada, datu hauek ere sartu behar dira

  • Periodo:
  • FechaIniPeriodo: kontsultatu beharreko aldiaren hasiera-data. Nahitaezkoa.
  • FechaFinPeriodo: kontsultatu beharreko aldiaren amaiera-data. Nahitaezkoa.

 

  • Bi eremu horien formatua hau da: HH/UUUU (hila/urtea).
  • Eskatutako aldia ezin izango da egungo datatik 5 urte baino urrunago egon, eta ez du urtebete baino aldi luzeagoa hartuko.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
  • TipoTramite: egin den kontsulta mota. Balio posibleak SITUACIONACT, IMPORTESACT edo IMPORTESPER Aukerakoa errorea gertatzen bada.
  • Periodo (soilik baldin eta TipoTramite = IMPORTESPER bada eta errorerik ez badago):
    • FechaIniPeriodo: kontsultatutako aldiaren hasiera-data.
    • FechaFinPeriodo: kontsultatutako aldiaren amaiera-data.
  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira langabezia-prestazioak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera SEPEri bidaltzera iristen ez denean emango da.

0003

Tramitatua.

Eskabidea arrakastaz prozesatu da.

0233

 

Titularra ez da identifikatu.

Identifikatzailea ez dago SEPEren datu-baseetan.

0232

 

Dokumentuak identifikatzaile bat baino gehiago du.

Bikoiztasun-arazo bat dago identifikatzailearekin. Enplegu-bulegotik pasatu behar da.

0238

 

Informazioa ez dago erabilgarri.

Gaurko datan titularraren daturik ez dagoenean gertatzen da.

0226

 

Parametroak ez dira zuzenak.

Errorea dago datuetan. Eskaera ezin da tramitatu. SEPEk daturen batean erroreren bat (inkongruentzia) detektatzen duenean itzultzen da.

0231

 

Dokumentu mota ez dator bat adierazitako formatuarekin (NAN/AIZ).

Dokumentu-zenbakiaren formatua adierazitako dokumentu motarekin bat ez datorrenean gertatzen da.

07

 

Herritarrak bere datuen babesa jakinarazi du.

Herritar batek bere datuen babesa eskatu duenean eta, ondorioz, erakundeak datu horiek itzuli ezin dituenean gertatzen da.

  1. taula. Langabezia-prestazioak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.