Eusko jaurlaritza - Izatezko Bikoteen Erregistroaren kontsulta

Gako-hitzak

Izatezko Bikoteen Erregistroa

Xehetasunak

Herritar bat, kontsultaren datan, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dagoen kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

 

Titular nodoaren TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/Pasaportea/) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozela balidatuko du zerbitzuak.

Datu espezifikoak

FechaConsulta: titularra izatezko bikote gisa inskribatuta dagoen zein datatarako kontsultatu nahi den. Adierazten ez bada, kontsulta gaurko datarako egingo da. Eremu honen formatua EE/HH/UUUU da (aukerakoa).

CodigoProvincia: izatezko bikotearen tituluaren kontsulta egin bahi den probintziaren INE kodea. Adierazten ez bada, titularra zein probintziatan inskribatuta dagoen kontuan izan gabe egingo da kontsulta (aukerakoa).

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea (nahitaezkoa).
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea (nahitaezkoa).
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data (nahitaezkoa).

 

  • DatosConsulta:
  • FechaConsulta: kontsulta zein datatarako egin den (aukerakoa).
  • CodigoProvincia: kontsulta egin den probintziaren kodea (aukerakoa).

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo kontsultaren egoera (nahitaezkoa). Ikus balio posibleak taulan.
  • Descripcion: kontsultaren emaitzaren deskribapena (nahitaezkoa).

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0

Herritarra Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta dago.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak izatezko bikotearen datuak itzultzen dituenean emango da.

1

Herritarrak ez du inskripziorik indarrean kontsultaren datan.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta kontsultaren datan titularra Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatuta ez dagoenean emango da.

2

Adierazitako titularraren datuetarako erregistro bat baino gehiago aurkitu da.

Igorleak dokumentu-zenbaki bererako zenbait kointzidentzia aurkitzen dituenean emango da. Kasu horretan bilaketa izen-abizenen arabera mugatzea gomendatzen da.

3

Adierazitako identifikazio-dokumenturako zenbait espediente daude.

Igorleak kontsultatutako titularra aurkitzen duenean, baina horrek zenbait espediente lotuta dituenean emango da.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.