Eusko Jaurlaritza - Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Profilen kontsulta (Guztiak)

Gako-hitzak

Hizkuntza

Xehetasunak

Pertsona fisiko batek egiaztatu duen euskarako hizkuntza-eskakizunik handiena kontsultatzeko zein pertsona baterako egiaztatutako hizkuntza-eskakizun guztiak kontsultatzeko aukera ematen du.

Zerbitzua konektatuko da Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Euskara Ziurtagirien eta Tituluen Erregistro Bateratuarekin.

Eskatzaileak bere ziurtagiriaren bidez identifikatu beharko du bere burua, eta zerbitzu hori baliatzeko baimenak gaituta eduki beharko ditu erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Zerbitzu horri egiten zaizkion eskaerak komunikazio sinkrono bidez soilik egin ahal izango dira.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.

 

  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

 

  • Expediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

 

Titularraren TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)

 

Titularraren izen-abizenak aukerako datuak dira, baina eskaeran adierazten badira, zerbitzuak EZ du balidatuko kontsultatutako dokumentu-zenbakiarekin bat datozen.

 

Kontsultatutako dokumentu-zenbakirako ziurtagiriak aurkituz gero, sisteman dituzten izen-abizenak itzuliko ditu euskarako hizkuntza-eskakizunak kontsultatzeko zerbitzuak

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea.

                      Nahitaezkoa.

  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea.

                      Nahitaezkoa.

  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo kontsultaren egoera. Nahitaezkoa. Ikus balio posibleak taulan.

                  

  • Descripcion: kontsultaren emaitzaren deskribapena. Nahitaezkoa.

                     Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira hizkuntza-eskakizunak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0003

Tramitatua.

Kontsultatutako dokumentu-zenbakirako hizkuntza-eskakizunak aurkitu dira.

0004

Tramitatu gabea. Errorearen deskribapena edo arrazoia itzuliko da.

Kointzidentziarik aurkitzen ez denean edo Euskara Ziurtagirien eta Tituluen Erregistro Bateratuaren backoffice-rako sarbidean erroreren bat gertatzen denean emango da:

 

-       Ez da aurkitu eskatutako NANa.

-       xxxxxxxxx ez du sartzeko baimenik.

  1. taula. Euskarako hizkuntza-eskakizunak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.