Euskal Ogasunaren Urteko Txosten Bateratua 2018

Xehetasunak

Urteko Txosten Bateratuak bi atal nagusi dauka, A eta B, alegia, alde batetik I. Kapitulutik V. Kapitulura, eta bestetik, VI., VII. eta VIII. Kapituluak, hurrenez hurren, bere baitan daramatzatenak.

I. eta II. Kapituluetan gure ogasunaren ezaugarri bereziak aurkezten dira baita haren zerga harremanak eta Euskal Herriaren finantzaketa sistema ere. Itunaren edukiari, araugintzarako eta ordainarazteko ahalmenari eta itundutako zergen arteko konexio guneei berrikuste bat ematen zaie. Gainera jaso da barne antolamendurako eredua ogasun gaiei dagokienez, hots, zerga harremanak: Estatuari ordaindu beharreko kupoa eta zeharkako zergengatiko doiketak. Gero, aztertzen du erakundeen arteko koordinazio eta lankidetzarako organoak. Eta Azkenik, euskal erakundeen arteko baliabideen banaketa birpasatzen du.

Bigarren atalean aztergai dugu Administrazioaren maila bakoitzeko jarduera eta horretarako III. Kapituluak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia aztertzen du eta IV. Kapituluak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunak, ordea, eta V. Kapituluak toki ogasunak. Zerga eta ekonomia alorretako kudeaketak azpimarragarrien dituen gaiak, zerga bakoitzari lotuta, eta gainera arauetan izandako aldaketa esanguratsuenei buruz analisi labur bat egin da.

Azkenik, Urteko Txosten Bateratuak lau eranskin dauka osagarri moduan. I. Eranskinak laburpen bat eskaintzen du foru ogasunek araugintzan eginiko jarduketari buruz, II. eta III. Eranskinek, ordea, ekonomia eta zerga alorretan ogasun horiek egin duten kudeaketari buruz informazioa ematen dutelarik. Azkenik, IV. Eranskinak aztergai du zerga eta ekonomia alorretan toki ogasunek eginiko kudeaketa, udalerrien arabera xehatua atorrena.