4.0 Logistikan eta 4.0 Higikortasunean heziketa beharren ikerketa

Xehetasunak

2016an jada, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailburuordetzak eskatuta, irakaskuntza (institutuak eta unibertsitateak) eta profesional (Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Mugikortasun Iraunkorra eta Logistikako Euskal Erakundeak) eremuetako agente publiko nahiz pribatuek “Logistikari buruzko hezkuntza-eskaintzaren antolaketa eta aukera berrien inguruko azterketa” ikerketa landu zuten. Euskadiko Logistikaren eremuan zegoen heziketa eskaintza antolatzeko eta aukera berriak identifikatzeko helburuekin.

Ikerketa honek 457 eskaintza zehatz argitu zuen, hornikuntza-katearen areak eta banaketa multimodalekoak eskaintzaren % 90 baino gehiago bereganatzen zituzten, logistikaren eremuan zeuden aukeren artean.

2018an, 4.0 Industria, 4.0 Logistika eta 4.0 Higikortasun kontzeptuak gero eta erabiliagoak dira digitalizazio eta automatizatze prozesuak aipatzeko, beraz, garatzeko agente berak elkartu gara, “4.0 Logistikan eta 4.0 Higikortasunean heziketa beharren ikerketa” berria egiteko.

Lan honek aurrez ikusitako joerak, 4.0 Logistikan eta Higikortasunean ikertzeko helburua du, sektorearen enpresek behar duten irakaskuntzaren eskaintza eta ahalmenei buruzko informazioa lortzeko, eta hori guztia kontuan hartuta, unibertsitateko zentroek bere irakaskuntza eskaintzara gehi dezaten

Ikerketa hau Euskadi Mugikortasun eta Logistika Kluster, UPV-EHU, Mondragon Goi Eskola Politekniko, Deustuko Unibertsitate, CIFP Repélega, IVL-LEE eta Teknodidaktikaren laguntzarekin egin da.

Gai hauek planteatzen zuten garrantziagatik agenteen borondatea izan zen 4.0 INDUSTRIAKO LOGISTIKA-ri buruzko tailerra garatzea, bertara enpresa industrialak, salgaien garraioaren operadoreak eta banatzaileak, bidaiarien operadoreak, eta teknologiarekin lotuta dauden erakunde eta enpresak joan ziren, erronkak lehenetsi zituzten, bere ezarpenaren zailsasunak aztertu ziren eta apuntatu zituzten behar diren hezigarriak horiek burutzeko.

Etorkizuneko logistika eta mugikortasunaren profesionalen esperientzia laboralaren aurreko etapa hezigarrian eragiten hasi izana espero dugu, trebetasun eta ahalmen handiagoak lor ditzaten gero inplementatu ahal izateko eta, halaber, konpetentzia berriak lortu nahi dituzten pertsonek hobekuntza jarraitua izan dezaten