Zerga Administrazioko Estatu Agentzia (AEAT) - Zerga-betebeharren ordainketa egunean izatearen kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: zerga-betebeharrak

Xehetasunak

Pertsona fisiko edo juridiko batek Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekiko ordainketa-betebeharrak egunean dauzkan egiaztatzea ahalbidetzen du.

Zerbitzua Zerga Administrazioko Estatu Agentziarekin (AEAT) konektatuko da, horri baitagokio zerga-datuen kontsolidazioaren eskumena.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

 

Titularraren TipoDocumentacion (/IFK/NAN/AIZ/) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia) + (NombreCompleto)

edo

NombreCompleto adierazten ez bada, nahitaezkoa izango da titularraren datu hauek adieraztea: Nombre + Apellido1 + Apellido2

 

Datu espezifikoak

  • TipoTramite: kontsultaren xede den ziurtagiri mota adierazten du. Balio posibleak hauek dira: administrazioarekiko kontratuetarako, CONTRATACION; edo laguntzak eta diru-laguntzak eskatzeko, SUBVENCIONES. Nahitaezkoa.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.
    • DatosConsulta:
  • TipoTramite: kontsultatu den ziurtagiri mota. Balio posibleak CONTRATACION edo SUBVENCIONES Aukerakoa errorea gertatzen bada.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

                       Ikus deskribapena 1. taulan.

 

  • ObligacionesTributarias: (soilik baldin eta Resultado = 1000 bada)

 

  • CodigoCertificado: titularraren egoera adierazten du zerga-betebeharrei dagokienez. Balio posibleak POSITIVO edo NEGATIVO

 

  • TipoNegativo: baldin eta CodigoCertificado = NEGATIVO bada, negatibotasunaren arrazoiarekin lotutako kode bat adierazten du. Ikus balio posibleak taulan.

 

 

  • CausaNegatividad: ziurtagiriaren izaera positiboa edo negatiboa adierazten du. Ziurtagiri negatiboen kasuan, ziurtagiria zergatik den negatiboa adierazten du. Ikus deskribapena taulan.

 

  • Incumplimientos: ez betetzearen arrazoien datuak biltzen ditu.

 

 

  • NumeroRegistrosExistentes: AEATren informazio-sisteman kontsultatutako titularraren kasuan guztira zenbat ez-betetze dauden.
  • NumeroRegistrosFacilitados: erantzunean itzultzen diren ez-betetzeen kopurua (gehienez ere 40).

Ez-betetze bakoitzerako datu hauek itzuliko dira:

  • DatosIncumplimiento:
  • Ejercicio: ez-betetzearen ekitaldia. UUUU

(Adibidez: 2013).

  • Modelo: ez-betetzearekin lotutako zerga-eredua.

(Adibidez: 131, 300).

  • Periodo: ez-betetzearekin lotutako aldia. (Adibidez: 3T, 4T).

Taulan (1. taula) deskribatzen dira AEATrekiko zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera DGPri bidaltzera iristen ez denean emango da.

1000

Tramitatua.

Aurtengo ekitaldirako ziurtagiriaren izaera positiboa edo negatiboa adieraziko da. Ikus <ObligacionesTributarias> eremuaren balioak

  1. taula. AEATrekiko zerga-betebeharrak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

Taulan (2. taula) deskribatzen dira ziurtagiriaren egoera NEGATIBOA izateko arrazoiak, ObligacionesTributarias/TipoNegativo/ nodoan itzultzen direnak.

 

Negatiboa

Negatibotasunaren arrazoiak

A

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren ondorioz.

B

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan.

C

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen ondorioz.

F

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, Zigor Kodeari buruzko Lege Organikoaren (azaroaren 23ko 10/1995) 305.1/308.3 artikuluaren arabera epairen bat izatearen ondorioz.

G

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, Zergei buruzko Lege Orokorraren (abenduaren 17ko 58/2003) 186.1/2 b) artikuluaren arabera zehapenen bat izatearen ondorioz.

H

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

M

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, delitu fiskalaren ondorioz.

N

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen eta delitu fiskalaren ondorioz.

O

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta delitu fiskalaren ondorioz.

P

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan eta delitu fiskalaren ondorioz.

Q

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

R

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

S

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

D

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, epe exekutiboan zerga-zorrak izatearen, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

U

Zerga-betebeharren ordainketa ez dauka egunean, aitorpenak edo autolikidazioak ez aurkeztu izanaren, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

V

Zerga-zorren ordainketa ez dauka egunean epe exekutiboan, delitu fiskalaren eta detektatutako errolda-bajaren ondorioz.

  

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.