MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak RGSn kontsultatzeko zerbitzua (EJGV)

Gako-hitzak

Trafikoa: gidariak, ibilgailuak

Xehetasunak

Eskatutako aldian EAEko Dirulaguntzen Erregistro Nagusian (RGS) erregistratutako herritar, enpresa edo erakunde bati emandako dirulaguntza eta laguntza publikoak, MINIMIS araua aplikatzen zaienak, itzultzen ditu.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta bat egiteko behar diren gutxieneko datuak:

Finalidad: Zerbitzuari kontsulta zer xedetarako edo tramitetarako egiten zaion. Nahitaezkoa.

Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, lege mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu salbu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.

Kontsultatuko den titularrari buruz eman beharreko gutxieneko datuak honako hauek dira:

 

1.     /DatosGenericos/Titular/ nodoko TipoDocumentacion eta Documentacion

                                         +

2.     /DatosEspecificos/Consulta/ nodoko Pais.

 

Jarraian, Consulta nodoaren barneko eremuak zehazten dira:

 

-        Consulta:

o   Pais: Kontsultaren xede den dokumentazioari dagokion herrialdearen kodea. Nahitaezkoa. Honakoa izango da formatua: ISO 3166-1 alfa-2 (alfanumerikoa 2 karaktererekin; adb.: ES).

o   FechaDesde: MINIMIS arauak eragiten dien dirulaguntza-emakiden bilaketa mugatzeko hasierako data. Aukerakoa.

Formatua UUUU-HH-EE. Eremu hau betez gero, derrigorrezkoa izango da FechaHasta eremua ere betetzea.

o   FechaHasta: MINIMIS arauak eragiten dien dirulaguntza-emakiden bilaketa mugatzeko amaierako data. Aukerakoa.

Formatua UUUU-HH-EE. Eremu hau betez gero, derrigorrezkoa izango da FechaDesde eremua ere betetzea.

§  Hasierako dataren eta amaierako dataren artean ebatzitako MINIMIS arauaren eraginpeko dirulaguntza-emakida guztiak eskuratuko ditu kontsultak.

§  Hasierako eta amaierako datak jakinarazi ezean, kontsultaren unearen aurreko 3 urteetara mugatuko da bilaketa.

 

*Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.

Zure kontsultaren datuak honela agertuko dira:

-        DatosTraza:

o   IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.

o   FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

-        EstadoResultado:

o   Resultado: errore-kodea edo erantzunaren kodea. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

o   Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan

Taulan (1. taula) deskribatzen dira MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak RGSn kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

2000

BDNSn ez dago emandako identifikazio-datuekin bat datorren informaziorik erregistratuta.

 

2006

Eskaerak daten iragazkia badu, bi datak adierazi behar dira.

 

2103

Hasierako datak amaierako dataren berdina edo lehenagokoa izan behar du.

 

2201

BDNSn ez dago MINIMIS araua aplikatu zaion dirulaguntza-emakidarik hasierako dataren eta amaierako dataren artean.

 

2202

Hasierako eta amaierako daten artean MINIMIS arauak eragindako dirulaguntzak jaso ditu, X euroko zenbateko totala zutenak.

Kontsultatutako titularrarentzako datuak aurkitzen direnean informatuko da.

2303

Hasierako dataren eta amaierako dataren arteko aldiak ezin du izan 3 urte baino luzeagoa.

 

1. taula. MINIMIS dirulaguntzak eta laguntzak RGSn kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 *Integrazio-eskuliburuan duzu informazio guztia.