INGURUMEN-AZTARNA KORPORATIBOA APLIKATZEKO GIDALIBURU METODOLOGIKOA

Xehetasunak

Gidaliburu honen helburua da ingurumen-aztarna korporatiboa (IAK) kalkulatzen laguntzea, bai euskal enpresetan eta bai bestelako erakundeetan, ahalik eta modurik eraginkorrenean eta eskura dauden erreferentziazko dokumentuen arabera. Erreferentziazko dokumentu nagusia Europako Batzordearen Ingurumen-aztarna Korporatiboaren Gidaliburua da1 (IAKren Gidaliburua), eta baita ISO/TS 14072:2014 araua eta NBIPren Guidance on Organizational Life Cycle Assessment2 gidaliburua ere. 2.3 Atalean, hiru dokumentu horiek aurkezten dira.