Eusko Jaurlaritza - Familia Ugariaren tituluen kontsulta

Gako-hitzak

Familia

Xehetasunak

Familia ugariaren titulu baten informazioa lortzea ahalbidetzen du, bai titularraren/onuradunaren IFZ edo bai haren izen-abizenak eta jaiotza-data abiapuntu hartuta.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

 

Titularraren TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/Pasaportea) + Documentacion (titularraren dokumentuaren zenbakia)

edo

Titularraren Nombre, Apellido1, Apellido2 + titularraren jaiotza-data

 

Apellido2 aukerakoa izango da atzerritarren kasuan.

 

Eskatutako gutxieneko datuak baino gehiago adierazten badira, datu horiek guztiak bat datozela egiaztatuko da kontsulta egiteko.

 

Datu espezifikoak

  • TituloFamiliaNumerosa:
  • CodigoComunidadAutonoma: kontsultatu beharreko familia ugariaren tituluaren egoitza zein autonomia-erkidegotan dagoen adierazten du. Autonomia-erkidegoen INE kodeak erabiliko dira. Nahitaezkoa. Kasu honetan kodea 16 izango da (EAEren kodea)
  • NumeroTitulo: familia ugariaren tituluaren kodea. Adierazten ez bada, adierazitako titularraren datuak abiapuntu hartuta egingo da kontsulta. Aukerakoa.

Dena den, kasu batzuetan ezinbestekoa izango da eremu hau betetzea kontsultaren erantzuna lortu ahal izateko. Nabarmendu beharra dago, gainera, aukerako gisa definitu bada ere, kontsulta gogobetegarria lortzeko mekanismorik sendoena dela.

  • FechaConsulta: familia ugariaren titulua zein datatarako kontsultatu nahi den. Adierazten ez bada, kontsulta gaurko datarako egingo da. Aukerakoa. Eremu honen formatua EE/HH/UUUU

 

  • DatosAdicionalesTitular:
  • FechaNacimiento: kontsultatu nahi den onuradunaren edo titularraren jaiotza-data. Eremu honen formatua EE/HH/UUUU da.

 
  

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo egoeraren testua.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira familia ugarien tituluak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0

Familia ugariaren titulua badago

Erantzun-kode gogobetegarria: familia ugariaren titulua badago.

 

1

Adierazitako titularraren datuekin erregistratutako inor ez dago.

Adierazitako titularraren datuak dituen familia ugariaren ziurtagiriarekin erregistratutako inor ez dago.

2

Adierazitako familia ugariaren titulua ez dago

Kontsultan adierazitako familia ugariaren titulua ez dago erregistratuta.

 

3

Pertsona hori ez dago adierazitako familia ugariaren tituluarekin lotuta.

Adierazitako familia ugariaren liburuan ez da agertzen, ez titular gisa ez onuradun gisa, emandako datuei dagokien pertsona.

4

Tituluaren formatua ez da zuzena

Familia ugariaren tituluaren formatua ez da zuzena.

 

5

Emandako datuekin bat datorren familia ugariaren liburu baten titular edo onuradun bat baino gehiago dago.

Adierazitako datuekin bat datorren familia ugariaren liburu baten onuradun edo titular bat baino gehiago dago. Hori gerta liteke kontsulta izenaren, lehen abizenaren eta jaiotza-dataren arabera egiten denean. Horrez gain titulu-zenbakia ere adieraztea izango litzateke soluzioa.

6

Familia ugariaren titulua iraungita dago

Kontsulta egiten den unean familia ugariaren titulua iraungita dago.

 

 *Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.