Eusko Jaurlaritza - Euskadiko Etxebizitza publikoen eskatzaileen erregistroa

Gako-hitzak

Etxebizitza

Xehetasunak

Etxebideren erregistroan titularraren datuak kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

TipoDocumentacion: kontsultatu nahi den titularraren dokumentu mota: (/NAN/AIZ/Pasaportea/).

Documentacion: titularraren dokumentuaren zenbakia.

 

 

Dokumentu mota eta zenbakia betetzen badira, Etxebideren datuak kontsultatzeko zerbitzuak ez du kontuan hartuko izen-abizenen gainerako datuak iristen zaizkion. Kontsultatutako dokumentu-zenbakia Etxebideren erregistroaren sisteman baldin badago, jasotako dokumentu-zenbakirako bere sisteman dituen izen-abizenak itzuliko ditu zerbitzuak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

 

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira Etxebideren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi [].

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

0003

TRAMITATUA.

Igorlearen erantzuna lortu da.

001

Identifikatzailea ez da zuzena.

Dokumentuaren formatua ez da zuzena.

002

cvc-pattern-valid: Value '160519' is not facet-valid with respect to pattern '[0-9]{8}[A-Z]{1}' for type '#AnonType_dniPersona'

Bidalitako datuak ez du betetzen igorlearen eskema.

003

Identifikatzaile hori ez dago Etxebiden.

Ez da pertsona aurkitu sistema igorlean.

  1. taula. Etxebideren datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.