Foru-ogasunak - Helbide fiskaleko datuen kontsulta

Gako-hitzak

Ogasuna: zerga-betebeharrak Ogasuna: ordainketak Ogasuna: (IRPF) Persona Fisikoen Errentaren gaineko zerga

Xehetasunak

Egoitza fiskalari buruzko datuen kontsolidazioaren eskumena duten foru-ogasunetan pertsona fisiko edo juridiko baten egoitza fiskalari buruzko datuak kontsultatzea.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan.

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + (NombreCompleto) (baldin eta TipoDocumentacion eremuaren balioa IFK bada)

edo

Titularraren TipoDocumentacion + Documentacion + Nombre + Apellido1 (+ Apellido2, baldin balu) (baldin eta TipoDocumentacion eremuaren balioa IFZ, NAN edo AIZ bada).

 

Titularra zerbitzura bidalitako dokumentu-zenbakiaren eta izen-abizenen eta/edo izen sozialaren arabera identifikatu ahal izateko, foru-aldundi bakoitzak integrazio-eskuliburuan adierazten diren irizpideak kontuan hartzen ditu

Datu espezifikoak

  • Territorio: bere foru-ogasunak kontsultatu beharreko titularraren egoitza fiskalaren informazioa duen probintziaren kodea (lurraldea): Araba (01), Gipuzkoa (20) edo Bizkaia (48).

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • DatosConsulta:
  • Territorio: kontsulta egin zaion foru-ogasunaren lurraldeari dagokion kodea. Balio posibleak hauek dira: AFA - Araba (01), GFA - Gipuzkoa (20) edo BFA - Bizkaia (48). Aukerakoa errorea gertatzen bada.
    • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • MotivosError: errorearen arrazoiak baldin eta Resultado = E Aukerakoa.

Taulan (1. taula) deskribatzen dira egoitza fiskalaren datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean emango da.

S

BAI, titularra zergadun gisa agertzen da eta badu egoitza fiskala.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta igorleak kontsultatutako titularraren egoitza fiskalaren datuak itzultzen dituenean emango da.

N

BAI, titularra zergadun gisa agertzen da, baina EZ dago bere egoitza fiskalaren daturik.

Kontsulta behar bezala egiten denean eta titularra zergaduna denean baina bere egoitza fiskalaren daturik ez dagoenean emango da.

NC

Titularra ez da agertzen zergadun gisa sistema igorlean.

Titularra igorlearen datu-basean ez dagoenean emango da.

E

Gorabeherak daude.

Bidalitako datuen kontsultan igorleak erroreren bat detektatzen duenean emango da.

Kasu horretan informazioa agertuko da errorearen arrazoietan.

  1. taula. Egoitza fiskalari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.