Estatistikako Institutu Nazionala (INE) - Bizileku-datuen kontsulta/egiaztapena

Gako-hitzak

Bizileku-datuak: errolda, katastro, bizileku-aldaketa

Xehetasunak

Estatistikako Institutu Nazionalean herritar baten bizilekuari buruzko datuak kontsultatzea ahalbidetzen du, erakunde horri baitagokio lurralde nazionaleko bizilekuari buruzko datuen kontsolidazioaren eskumena.

Errekeritzaileak bere ziurtagiriarekin identifikatu behar du eta baimenak gaituta izan behar ditu zerbitzu hau kontsumitzeko erabili nahi duen prozeduraren esparruan

Komunikazio mota: zerbitzu honi egindako eskaerak modu sinkronoan besterik ezin dira egin.

Zerbitzu honi kontsulta egiteko behar diren gutxieneko datuak:

  • Finalidad: zerbitzuaren kontsulta zein xede edo tramitetarako egiten den. Nahitaezkoa.
  • IdExpediente: eskabidearekin edo kontsultaren xede den dokumentu-zenbakiarekin lotutako espedientearen identifikatzailea edo zenbakia. Nahitaezkoa.
  • Consentimiento: datuen kontsulta egingo zaion interesdunaren baimena, salbu eta lege-mailako arau batek kontsulta egiteko baimena ematen badu. Nahitaezkoa. Balio posibleak: Bai edo Legea.

 

Titularraren TipoDocumentacion (/NAN/AIZ/) + Documentacion (dokumentuaren zenbakia)      

 

Eskaeran titularraren izena eta abizenak betetzen badira, dokumentu-zenbakiarekin bat datozela egiaztatuko da.

 

*Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.

Zure kontsultaren datuak honela erakutsiko dira:

  • DatosTraza:
  • IdTraza: NISAEren jarduera-sisteman erregistratutako administrazio-aztarnaren identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • IdSolicitud: tramitatu den eskaerarekin lotutako eskabidearen identifikatzailea. Nahitaezkoa.
  • FechaCertificado: erantzuna igorri den data. Nahitaezkoa.

 

  • EstadoResultado:
  • Resultado: errore-kodea edo erantzunaren egoera. Nahitaezkoa.

Ikus balio posibleak 1. taulan.

  • Descripcion: errorearen edo erantzunaren egoeraren deskribapena. Nahitaezkoa.

                       Ikus deskribapena 1. taulan.

 

Taulan (1. taula) deskribatzen dira bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak DatosEspecificos/Retorno/EstadoResultado nodoan itzulitako egoerak.

 

Egoeraren kodea

Egoeraren deskribapena

Egoera hau noiz itzultzen den

0003

Tramitatua.

Aurkitu da kontsultatutako titularra.

0000

Nahitaezko datu bat edo batzuk ez dira behar bezala adierazi []

 

Sarrerako datuetan balidazio-erroreak gertatzen direnean eta eskaera INEri bidaltzera iristen ez denean emango da.

0233

Titularra ez da identifikatu

 

Ez da kointzidentziarik aurkitu kontsultatutako titularrarentzat.

0232

Dokumentuak identifikatzaile bat baino gehiago du.

Erregistro bat baino gehiago dago erabiltzaileak emandako datuentzat.

Arazoa konpontzeko, sartu informazio gehiago eskaeran.

 

0316

EZIN DU DATURIK EMAN, BIZILEKUA BERE ESKUMENEN ESPARRUTIK KANPO DAGO ETA.

Erakundeak ez du baimenik bere esparrutik kanpoko bizileku-kontsultak egiteko.

Adibidez: autonomia-erkidego batek beste autonomia-erkidego batean bizi den titular baten datuak kontsultatu nahi dituenean.

  1. taula. Bizilekuari buruzko datuak kontsultatzeko zerbitzuak itzulitako egoera-kodeak.

 

Informazioa osorik daukazu integrazio-eskuliburuan.