Praktika onen gida, mendiko lasterketak naturagune babestuetan egiteko

Xehetasunak

Badago lan-talde bat berariaz aritu dena naturagune babestuetan egiten diren mendilasterketak jorratzen. Haren lanaren emaitzetako bat dugu gida hau. EUROPARC-Españako bulego teknikoa ibili da koordinatzaile, Bartzelonako Diputazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren babes ekonomikoa izan du, eta Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioaren lankidetza (FEDME).

Gida hiru ataletan dago antolaturik, mendiko lasterketa orok duen zati bakoitzeko bana: planifikazioa eta diseinua, exekuzioa eta proba amaitzea. Fase horietako bakoitzerako bi gauza zehaztu ditugu: zer egin edo kontuan eduki behar duten erakunde antolatzaileek eta babesgunea babesteko eskumena duten administrazioek; eta zer inplikazio eta konpromiso eduki behar duten korrikalariek.