Irisgarritasun kognitiboa. Gomendioen gida
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Irisgarritasun kognitiboaren esparruan konponbideak bilatzeko dagoen gero eta kezka handiagoari erantzun nahi dio gida honek, eta FEAPS Madrilgo Irisgarritasun Kognitiboaren Batzordea osatzen duten elkarte-mugimenduko profesionalen taldearen ahaleginaren eta adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen lankidetzaren emaitza da. Bertan, inguruneak, produktuak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratu, diseinatu eta garatzeko gomendioak jasotzen dira, adimen-desgaitasuna edo defizit kognitiboak dituzten pertsonek erabili ahal izan ditzaten. Hori garatzeko, oso kontuan hartu dira, batetik, elkarte-mugimenduko erakundeen esperientzia, eta, bestetik, zentzumen-desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako era askotako legedian araututako alderdiak. Zentzu praktiko handiarekin egin da, adimen-desgaitasuna duen pertsonaren esperientziatik bertatik abiatu baita, eguneroko errutinak kontuan hartuta ikuspegi kognitibotik kritikoak diren alderdiak identifikatzeko prozesuak garatuz.
Egilea: Berdud, Mª L.
Argitalpen-lekua: Madril
Argitaratzailea: FEAPS Madril
Argitalpen-urtea: 2014
Orrialdeak: 96
Hizkuntza: Gaztelania