Dokumentazio Zentroa: katalogoa - maileguak
Katalogoa
- Gazteen Euskal Behatokiko Dokumentazio Zentroko funtsak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) sartuta daude eta LIBURUBILA bilatzailearen laguntzarekin aurkitu daitezke.
- Lotura lagungarriak:
Maileguak
Gazteen Euskal Behatokiko Dokumentazio Zentroko bildumako liburuak maileguan uzten dira, era pertsonalean zein Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen (EIPS) bidez.
- Mailegu pertsonala: gehienez hiru liburu eskuratu ahal dituzu 21 eguneko epealdirako, eta denbora-tarte horretan inork ez badu eskatu liburuetako baten bat, mailegua berritu dezakezu.
- ELPS liburutegien arteko mailegua: edozein liburutegiren bidez egin dezakezu eskabidea, udal zein bestelako liburutegia izan. Beste bost liburu gehiago eska ditzakezu 21 eguneko epealdirako, eta denbora-tarte horretan inork ez badu eskatu liburuetako baten bat, mailegua berritu dezakezu.
Kontsultak aretoan
Behatokiko Dokumentazio Zentroko liburuak, aldizkariak eta bestelako materialak gure egoitzan (Uriortu 11, Bilbo) kontsultatu daitezke astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 14:00etara.
Kontaktua
- Emaila: geb-liburutegia@euskadi.eus
- Telefonoa: 944 031 646