Unibertsitateaz kanpoko Irakaskuntzako Ikastetxeen titular diren Irakaskuntza-Kooperatibentzako dirulaguntzak (2023)

[AMPA_KOOP]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-kooperatiben gastuei aurre egiteko dirulaguntzen deialdia egitea. Gastuok 3. artikuluan zerrendatzen diren eta diruz lagundu daitezkeen jardueren ondoriozkoak izan behar dute, eta 2022ko abenduaren 3tik 2023ko abuztuaren 31ra bitartean sortutakoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko maila ez-unibertsitarioetako irakaskuntza-kooperatibak, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako zikloetako eta Batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legeek xedatutakoarekin, eta kooperatiben erregistroan izena emanda badaude hezkuntzako kalifikazioarekin.

Aurrekontuko zuzkidura

33.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

Dirulaguntzarako jarduerak gutxienez alderdi hauetako bat betetzera bideratuko dira: ikasleen osasun emozionala hobetzea; bizikidetza positiboa; jarduera fisikoetan eta kirol-jardueretan nahiz aisialdiko jardueretan euskararen erabilera sustatzea; hezkuntza-komunitateko pertsona guztien konpetentzia digitala hobetzea, eta eskola-komunitateko kide guztiak motibatzea. Izan ere, ikasleen eskola-arrakasta eta arrakasta pertsonala lortzea da helburu komuna.

Ordainketa-modua:

1.– Agindu honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

Emandako dirulaguntza osoa aldi bakar batean ordainduko da 15. artikuluaren 3. apartatuan adierazitako epean, baldin eta onuradunak espresuki dirulaguntzari uko egiten ez badio.

2.– Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du. Alta egiteko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, Eusko Jaurlaritzan emandako hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Irakaskuntza-kooperatibak

Unibertsitateaz kanpoko mailen irakaskuntza-kooperatibak, haur-hezkuntzako bigarren zikloko, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako, lanbide-heziketako zikloetako eta batxilergoko hezkuntza-mailak ematen dituztenak, zuzenbidearen arabera eratuta badaude eta haien helburuek bat egiten badute indarreko legedian ezarritakoarekin, eta dagokion kooperatiben erregistroan izena emanda badaude, hezkuntzako kalifikazioarekin.

Eskakizunak:

  • Euskadiko kooperatiben erregistroan sartuta egon beharko dute, irakaskuntzakotzat jota.

  • Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Lanbide Heziketako zikloetan eta Batxilergoko hezkuntza-mailetan aritzea
  • Zuzenbidearen arabera eratuta egotea

Betekizunak

  • Xede eta helburu bererako administrazio publikoetatik edo erakunde pribatuetatik laguntzarik edo dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.

  • Eskatzaileak ez izatea dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko debekurik zigor- eta administrazio-arloan, ez eta laguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriaren ondoriozkoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo/eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo dirulaguntzak direla-eta hasitako edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak

  • Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzaren ordainketari dagokionez egunean egotea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeraren batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1233402

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetako ebazpena sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk