Desgaitasuna duten pertsonen enplegua lan-merkatu arruntean sustatzeko laguntzak
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Desgaitasuna duten langileen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, desgaitasuna duen langile bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.
Aurrekontuko zuzkidura
700.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Kontratatzeko laguntzak
Kontratazioak egiteagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa, lanaldi osorako, 4.000 eurokoa da.
Enpresa laguntzaileak lan-enklabeko pertsona bat kontratatzen duen kasuetarako, kontratatutako pertsona desgaitasuna izanik laneratzeko zailtasun bereziak dituena baldin bada, dirulaguntzaren zenbatekoa 8.000 eurokoa da.
Lan-kontratua lanaldi partzialekoa bada, aurreko apartatuetan xedatutako dirulaguntza hitzartutako lanaldiaren arabera murriztuko da, proportzionalki.
Kontratatutako pertsona emakumea bada, dirulaguntzaren zenbatekoa % 10 handituko da.
Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak
Banakoari eragiten dioten egokitzeak egiteko neurriak ezartzeagatiko dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da gehienez, desgaitasuna duen langile bakoitzeko. Dirulaguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundutako egokitze-jarduketaren kostua.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta
Enpresak eta lan-elkarteen kooperatibak
Desgaitasuna duten langileak kontratatzen edo bazkide gisa sartzen dituzten enpresak, kooperatibak edo lan-sozietateak.
Betekizunak
-
Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.

Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601
Kodea
1037010Eskaera eta dokumentazio gehigarria
Deskargatu eskabidea, bete eta igo ezazu egoitza elektronikoaren bidez.
Kontratatzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea kontratuaren hasieratik edo kontratua mugagabe bihurtu denetik zenbatzen hasita hilabetekoa
Eskabidea deskargatu, bete eta, erregistro elektronikoaren bidez, igo.
Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzen eskabideak aurkezteko epea: diruz lagundutako jarduketa gauzatu den datatik aurrera hilabetekoa, ulertzen delarik data hori dela obraren fakturaren, erositako materialaren edo jarduketa gauzatzeko zerbitzu-ematearen data.
- IFK kopia (Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu)
-
- Aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzen diren kasuetan enplegua sustatzeko kontratuaren edo prestakuntzarako kontratuaren kopia, eta mugagabe bihurtzearen dokumentua.
- Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, langile bazkideekin edo lan-bazkideekin egindako sozietatekontratuaren kopia.
- Lanpostu-egokitzeak egiteko eta oztopoak kentzeko laguntzak
-
Enpresa edo Kooperatiba eskatzailea egokirik osatuta izan behar da
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Eskatzailea pertsona fisiko bat bada, organo eskudunaren ziurtagiria, ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea adierazten duena
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.
Erakunde eskatzaileek betebeharrak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar beste aldiz, baldin eta, 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, ez bada egiaztatzearen aurka agertu.
-
Sexu-bereizkeria egiteagatik zigor administratibo edo penalik ez eukitzea, ezta euskal administrazio publikoen laguntza eskuratzeko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko Legea (4/2005) dela bide.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egon dirua itzularazteko hasitako inolako prozeduraren edo zigorrak ezartzeko prozeduraren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomiadunek emandako izaera bereko Laguntzak jasotzeagatik
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan eman dezake izena.
Oharrak:
Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak euki dituen dokumentuak (39/2015 Legearen 53. artikulua, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen “Aurretik entregatutako dokumentuak” atalean entregatutako dokumentuen gaineko informazioa beteko da.
“Nire karpeta” gunearen bitartez egingo da izapideen eta espedienteen egoeraren jarraipena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.