Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera

Deskribapena


Xedea

Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera hileko prestazio ekonomikoa da, bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate batean sartuta dauden eta oinarrizko premiak asetzeko oinarrizko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonen pobrezia-arriskua eta gizarte-bazterkeria prebenitzeko.

Eskubide subjektiboa da, eskaera aurkezten den egunetik aurrera sortzen dena, eta egoera ekonomiko ahulean daudenei gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkiena.

Eskubideari eutsiko zaio eskubidea ematea eragin zuten arrazoiek irauten duten eta legearen betebeharrak betetzen diren bitartean.

Prestazio ekonomikoa

Onuradun indibidualarentzako edo bizikidetza-unitatearentzako bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbatekoa errenta bermatuaren eta pertsona horien errenta eta diru-sarrera guztien arteko aldea izango da, betiere ateratzen den zenbatekoa hilean 10 eurokoa edo gehiagokoa bada.

 

2023rako errenta bermatuen zenbatekoak. Onuradun ez indibidualak

Bizikidetza-unitatea

Euro/urtean

Euro / hilean

Heldu bat

7.250,52


604,21


Heldu bat eta adingabea

9.425,76


785,48


Heldu bat eta bi adingabe

11.600,88


966,74


Heldu bat eta hiru adingabe

13.776,12


1.148,01


Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago

15.951,24


1.329,27


Bi heldu

9.425,76


785,48


Bi heldu eta adingabe bat

11.600,88


966,74


Bi heldu eta bi adingabe

13.776,12


1.074,21


Bi heldu eta hiru adingabe edo gehiago

15.951,24


1.329,27


Hiru heldu

11.600,88


966,74


Hiru heldu eta adingabe bat

13.776,12


1.148,01


Hiru heldu eta bi adingabe edo gehiago

15.951,24


1.329,27


Lau heldu

13.776,12


1.148,01


Lau heldu eta adingabe bat

15.951,24


1.329,27


Beste batzuk

15.951,24


1.329,27


 

2023rako errenta bermatuen zenbatekoak. Onuradun indibidualak

Bizikidetza-unitatea

Euro/urtean

Euro / hilean

Heldu bat eta adingabe bat

11.020,80


918,40


Heldu bat eta bi adingabe

13.196,04


1.099,67


Heldu bat eta hiru adingabe

15.371,16

 

1.280,93


Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago

17.546,40


1.462,20


 

Bermatutako errentaren zenbatekoak 2023an. Guraso bakarreko unitatea. Gurasoak/aitona-amonak/zaintzaileak edo hartzaileak, horietako batek 3. mendetasun-maila, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortuta baditu.

Bizikidetza-unitatea

Euro/urtean

Euro / hilean

Bi heldu eta adingabe bat

13.196,04


1.099,67


Bi heldu eta bi adingabe

15.371,16


1.280,93


Bi heldu eta hiru adingabe

17.546,40


1.462,20


Haurrentzako laguntza-osagarria

Osagarri hau bizikidetza-unitateko kide adingabe bakoitzeko hileko zenbatekoa da, dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean betetako adinaren araberakoa, tarte hauen arabera:

Hiru urtetik beherakoak: 115 euro.

Hiru urtetik gorakoak eta sei urtetik beherakoak: 80,50 euro.

Sei urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak: 57,50 euro.

Honako egoera hauetan dauden bizikidetza-unitateek dute haurrentzako laguntza-osagarria jasotzeko eskubidea:

  • BGDSren onuradun diren pertsonak, adingabeak ardurapean badituzte.
  • Etxean adingabeak dituzten errenta baxuko familiak, BGDS emateko beharrezko baldintza guztiak betetzen badituzte, salbu eta kalteberatasun ekonomikoaren baldintza, bermatutako errentaren zenbatekoa gainditzeagatik, eta errentaren eta ondare garbiaren atalaseak ez badira, hurrenez hurren, %300etik eta %150etik gorakoak.
  • Abenduaren 20ko 19/2021 Legea indarrean sartzen den egunean seme-alaba bakoitzeko edo desgaitasunik ez duen edo ehuneko 33tik beherako desgaitasuna duen ardurapeko adingabe bakoitzeko esleipen ekonomikoaren onuradun den pertsona.

Ordainketa-modua:

Prestazioa hilero ordainduko da, banku-transferentzia bidez, prestazioaren titularraren kontu batera.

Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera besterenezina da. Ezin izango da obligazioen berme gisa eskaini, ezta lagapen oso edo partzialaren, konpentsazioaren edo deskontuaren, atxikipenaren edo enbargoaren xede izan ere, ordainketetan egin daitezkeen konpentsazioak izan ezik, jaso beharreko zenbatekoak finkatzeko irizpideen eta baldintzen arabera dagozkienak baino zenbateko handiagoak jaso badituzte.


Nori dago zuzenduta


Bizikidetza-unitate batean integratutaK dauden pertsonek (BU)

  • Gaitasun juridikoa
  • Gutxieneko adina: 23 urte.
  • Adin nagusikoak edo adingabe emantzipatuak:

- Seme-alabak edo adingabeak adopzio-helburuko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean izanez gero.

- Erabateko umezurtzak direnean, BUeko kide bakarrak direnean eta ez direnean iristen 23 urtera.

Bizikidetza-unitatea osatzen dute familia-loturaz nahiz izatezko bikote gisako loturaz elkarrekin bizi diren pertsonek, bai odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara artekoek, bai adopzioan, adopzio-helburuko zaintzan edo familia-harrera iraunkorrean daudenek. Eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan gutxienez modu jarraituan eratuta egotea eskatuko da. Ahaidetasun-mailak honako hauek dira:

  • Lehenengo maila: seme-alabak, ezkontidea, gurasoak, aita-amaginarrebak, errainak eta suhiak.
  • Bigarren maila: aitona-amonak, anai-arrebak, bilobak eta koinatu-koinatak.
  • Hirugarren maila: osaba-izebak, ilobak, birr-aitona-amonak eta birbilobak.
  • Laugarren maila: lehengusu-lehengusinak eta osaba-izeba zaharrak..

Izatezko bikotetzat hartuko dira eskaera egin aurretik modu egonkor eta nabarmenean elkarrekin bizi izan diren bikotekideak, baldin eta bizikidetzak gutxienez bost urteko iraupena izan badu eta, gutxienez, eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan bikotea agiri publiko bidez erregistratuta edo formalizatuta egon bada.

Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonetako bat hiltzeak ez du aldatuko bizikidetza-unitatearen izaera, nahiz eta suspertitis kidearentzat heriotza horrek lehen deskribatutako loturak galtzea ekarri.

Ikasketengatik, lanagatik, tratamendu medikoagatik, errehabilitazioagatik edo antzeko beste arrazoiengatik aldi baterako banantzeak ez du bizikidetza hausten

BU mota bereziak:

Guraso bakarreko bizikidetza-unitatea

  • Zaintza eta jagoletza esklusiboa duen bigarren mailarainoko adingabe batekin edo gehiagorekin bizi den pertsona heldu bakar bat, edo pertsona heldu bakar adingabe batekin edo gehiagorekin familia-harrera iraunkorreko edo adopzio-helburuko zaintzako erregimenean bizi bada eta pertsona harreragile edo zaintzaile bakarra bada. Seme-alabak, erroldatuta dauden bizilekuko bizikidetza-unitatean zenbatzen dira.
  • Bi guraso, aipatutako ondorengo edo adingabeekin, baldin eta horietako bat espetxean edo ospitaleratuta badago urtebetez edo gehiagoz.
  •  Genero-indarkeria jasan duen emakume batek eta bigarren gradura arteko ondorengo batek edo gehiagok, adingabeek, baldin eta haien zaintza eta jagoletza badute, edo, hala badagokio, adingabe batek edo gahiagok, familia-harrera iraunkorreko edo adopzio-helburuko zaintzako erregimenean.
  •  Guraso gisa dauden bi pertsona (aitona-amonak, zaintzaileak edo hartzaileak) aipatutako ondorengoekin edo adingabeekin, baldin eta horietako batek 3. mendetasun-maila, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortuta badu.

Lotura gurutzatu bidezko bizikidetza-unitatea eratzea

  • Ezkonduta ez dauden eta izatezko bikote formalizatu bat osatzen ez duten bi pertsona, elkarrekin seme edo alaba bat dutenak eta etxebizitza berean bizi direnak.

BUei buruzko argibideak

  • Eskaera egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez, bizikidetza-unitatearen egitura bera mantentzen bada, gerta daiteke ezkontza bidez, edo erregistratutako edo dokumentu publikoan formalizatutako izatezko bikotearen bidez elkartutako pertsonetako bat etxebizitza berean bizi ez izatea.
  • Pertsona bera ezin izango da, inola ere, bi bizikidetza-unitate edo gehiagoko kide izan.

Eskakizunak:

  • Bizikidetza-unitatea badagoela egiaztatzeko, familia-liburua, erregistro zibileko ziurtagiria eta etxebizitza berean inskribatuta daudenei buruzko udal-erroldetako datuak aurkeztu beharko dira.
  • Prestazioaren eskaeran jasotako datuekin bat ez badator, eskatuko da aurkezteko kasu bakoitzean eskatzen den aldiari dagokion errolda-ziurtagiria, historikoa eta kolektiboa, bizikidetza-unitateko kideak bizi diren edo bizi izan diren bizilekuei dagokiena. Ziurtagiri hori Udalak ematen du.
  • Izatezko bikotea dagoela egiaztatzeko, aurkeztu beharko da bizilekuko autonomia-erkidegoetan edo udaletan dauden erregistro espezifikoetako batean izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria, edo bikotea eratu dela adierazten duen agiri publikoa. Bai aipatutako inskripzioa bai dagokion agiri publikoaren formalizazioa prestazioaren eskaeraren data baino gutxienez bi urte lehenagokoak izan beharko dira.
  • Banantze- edo dibortzio-izapideen hasiera, edo horien existentzia egiaztatzeko demanda, dagokion ebazpen judiziala edo dokumentu publikoa aurkeztu beharko da.
  • Ezkontza-loturaz edo izatezko bikoteaz beste pertsona batekin lotuta ez dagoela egiaztatzeko, prestazioaren eskaeran bertan agertuko den subjektuaren zinpeko adierazpena edo baieztapen solemnea aurkeztu beharko da. Zinpeko adierazpen edo baieztapen solemne horrek ez du eragotziko erakunde kudeatzaileak egiaztapen gehigarria eskatzea, zalantza sendorik badago.

Banakako onuradunak diren pertsonak (OI):

  • Gaitasun juridikoa
  • Gutxieneko adina: 23 urte.
  • Adin nagusikoak edo adingabe emantzipatuak:

-Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak.

-Giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak.

  • Adin nagusikoak:

-Adingabeak babesteko erakunde publikoen tutoretzapean egon diren pertsonak adin-nagusitasunaren aurreko 3 urteetan.

Onuradun indibidualtzat hartuko dira bizilekua bizikidetza-unitate batekin partekatu arren, bertan sartzen ez diren pertsonak, baldin eta:

  • Ezkonduta ez badaude, banantze- edo dibortzio-izapideak hasi direnean izan ezik.
  • Izatezko bikote gisa beste pertsona bati lotuta ez badaude.
  • Beste bizikidetza-unitate bateko kide ez badira.
  • Gurasoengandik, tutoreengandik edo harreragileengandik aparte bizi izana egiaztatu behar dute:

-23 eta 29 urte bitarteko OIen kasuan, egiaztatu beharko dute eskaera egin aurreko bi urteetan gutxienez hamabi hilabetez, jarraian edo ez, egon direla Gizarte Segurantzan alta emanda.
-30 urtetik gorakoak badira, egiaztatu beharko dute data horren aurreko urtean.

Bizitza independentearen betekizuna ez da eskatuko:

- Adingabeak babesteko autonomia-erkidegoetako egoitza-zentroetatik datozen 18 eta 22 urte bitarteko pertsonei, adin-nagusitasunaren aurreko 3 urteetan, edo erabateko umezurtzak direnei, baldin eta bakarrik bizi badira bizikidetza-unitate batean sartu gabe.

- Guraso, tutore edo harreragileekiko bizikidetza bertan behera uztea horien heriotzaren ondorio izan denean.

- Genero-indarkeriaren biktima izateagatik ohiko etxebizitza utzi duten pertsonak.

- Etxerik gabeko pertsonak.

- Banantze- edo dibortzio-izapideak hasi dituzten pertsonak.

 - Giza salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak.

Egoera bereziak

OI edo BU independentetzat hartuko dira ohiko familia-bizilekua uzten duten pertsonak, lehen deskribatutako loturaren bat duten beste pertsona batzuekin etxebizitza berean bizitzeko:

  • Genero-indarkeriaren biktima den emakume batek ohiko familia-etxebizitza utzi duenean, bere seme-alabekin edo adopzio-helburuko zaintza-erregimeneko edo familia-harrera iraunkorreko erregimeneko adingabeekin batera joan edo ez.

Honako kasu hauetan, OI edo BU independentetzat hartuko dira bakar-bakarrik horietako bakoitzean adierazitako egitateak gertatu eta hurrengo hiru urteetan:

  • Banantze-, deuseztasun- edo dibortzio-izapideak hasteagatik, edo formalki eratutako izatezko bikotea desegiteko eskatzeagatik, pertsona batek bere ohiko familia-bizilekua uzten duenean, seme-alabekin edo adopzio-helburuko zaintza-erregimenean edo familia-harrera iraunkorrean dauden adingabeekin batera joan edo ez. Bizikidetza amaitu duten izatezko bikote formalizatu gabeen kasuan, prestazioa eskatzen duen pertsonak, hala badagokio, adingabeen zaintza eta jagoletza esleitzeko izapideen hasiera egiaztatu beharko du.
  • Bizilekutik alde egin izana egiaztatzen denean, utzarazpena dela-eta, edo istripua edo ezinbesteko kasua dela-eta, etxebizitza hori bizitzeko egokia ez delako.

Eskakizunak:

  • Guraso, tutore edo harreragileekiko modu independentean bizi izana egiaztatzeko, Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuak erabiliko dira, edo, hala badagokio, erroldatze-ziurtagiri historikoa eta kolektiboa, aldi horretan eskatzailearen etxean erroldatutako pertsona guztiak jasotzen dituena.
  • Etxerik gabeko pertsonatzat hartzen da aterperik ez duena eta normalean udalerrian bizi dena, eta itxurazko helbide batean erroldatuta egiaztatuko da, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak aplikatuz.
  • Adingabeak babesteko egoitza-zentroetatik datozen 18 eta 22 urte bitarteko pertsonak: Dagokion autonomia-erkidegoko harrera edo tutoretza izan duen erakundeak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da.

Betekizunak

  • Espainian legezko eta benetako bizilekua izatea, eta gutxienez eskaera aurkeztu aurreko urtean egoitza jarraitua eta etengabea izatea. Honako hauei ez zaie eskatuko: 1. Jaiotza, adopzio, zaintza edo harrera bidez sartutako adingabeak. 2. Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak. 3. Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak. Pertsona batek Espainian du ohiko bizilekua, baldin eta atzerriko egonaldiak ez badira 90 egunetik gorakoak urte natural bakoitzean, edo kanpoan egotea behar bezala justifikatutako gaixotasun-arrazoiengatik gertatu bada.

  • Egoitza-zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitario iraunkor baten erabiltzaile ez izatea, genero-indarkeriaren biktima diren edo gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren emakumeen kasuan izan ezik.
  • Askatasunaz gabetzeko zigorra betetzen ez egotea: ezin dute eskuratu ez OI gisa, ez BU bateko kide gisa, eta haien diru-sarrerak ere ez dira kontuan hartuko.
  • Kalteberatasun ekonomikoko egoeran egotea, errenta, diru-sarrera edo ondare nahikorik ez izateagatik. Baldintza hori betetzen da aurreko ekitaldiari dagozkion urteko diru-sarrera eta errenta konputagarrien hileko batez-bestekoa txikiagoa bada, alde hori gutxienez 10 eurokoa izanik, modalitatearen eta bizikidetza-unitateko kide-kopuruaren arabera dagokion errenta bermatuaren hileko zenbatekoa baino. Zaurgarritasuna urtean zehar gertatu bada, apirilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean eskatu ahal izango da baldintza urtean zehar betetzen den aztertzea, horretarako diru-sarreren zati proportzionala kontuan hartuta: ez dira kontutan hartuko urtean zehar jasotako prestazioak eta/edo subsidioak, baldin eta eskaera egiten den egunean, agortzeagatik, uko egiteagatik edo aurreikusitako diru-sarreren muga gainditzeagatik, eskubidea iraungita badute.

  • Bizikidetza-unitatea eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan gutxienez modu jarraituan eratuta egotea.

  • BGDS jasotzen duen bizikidetza-unitateko kide guztiek beren nortasuna egiaztatu behar dute, baita haurrek ere. NAN/AIZ ematea eta berritzea doakoa da BGDS jasotzen duten bizikidetza-unitate batean dauden 14 urtetik beherako pertsonentzat.
  • Genero-indarkeriaren biktima izanez gero, genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 23. artikuluan ezarritako edozein bide erabiliz egiaztatuko da.
  • Gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima izanez gero, biktima horiei arreta integrala emateaz arduratzen diren zerbitzu publikoek edo gizarte-zerbitzuek emandako txosten baten bidez egiaztatuko da. Halaber, gai horretan eskumena duten administrazio publikoek behar bezala onartuta gizarte-erakunde espezializatuek egindako txosten baten bidez egiaztatu ahal izango da.
  • Desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona izanez gero, % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duen pertsona dela egiaztatzeko, autonomia-erkidegoetako organo eskudunak eta Ceuta eta Melillako IMSERSOk emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
  • Gizarte-zerbitzu eskudunek emandako ziurtagiria. Ziurtagiri hori eskatuko da honako baldintza hauek egiaztatzeko beharrezkoa denean: a) Eskaeraren egunean, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruzko jarraibide teknikoak aplikatuz, itxurazko helbide batean erroldatuta dauden pertsonak Espainian bizitzea. b) Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioaren eskatzailea erabiltzaile den egoitza- zerbitzu sozial, sanitario edo soziosanitarioa aldi baterako ematea. c) Erroldan agertzen den bizilekuan bizi ez dela alegatzen duen pertsonaren benetako helbidea. d) Ahaidetasun-loturarik ez izatea, baldin eta bizileku berean, lotura horien bidez lotutako bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskatzaileez gain, beste pertsona batzuk ere erroldatuta badaude, eta pertsona horiekin ahaidetasun-, odolkidetasun- edo ezkontza-loturarik ez izatea eta izatezko bikotea osatu ez izana alegatzen bada. e) Bizikide guztien edo batzuen artean ahaidetasun-loturarik ez egotea, horietako batek bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzen duenean. f) Espainian modu independentean bizi izana egiaztatzeari eta eskaera aurkeztu aurreko urtean gutxienez bizikidetza-unitate bateko kide izatea egiaztatzeari buruzko baldintzak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Prestazioak eta inklusioaren zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Kodea

1230102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1. Bete eta inprimatu eskatutako inprimakiak, halakorik balego.

2. Prestatu eskatutako dokumentazioa.

3.Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

4. Zure informazioa eta, hala badagokio, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonena bete behar dituzu.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, eskabideari sarrera ematen zaion egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Gertakarien jakinarazpena


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Prestazioen jasotzailearen gertaeren berri ematea

Aukerako ereduak


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Aukerako ereduak

Eskaeraren egoera kontsultatzea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk