SUSPERKA diru laguntzak: Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalean egitasmo berriak abiaraziko dituzten elkarteei zuzenduak. Gipuzkoa 2021

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da izaera berritzailea duten jardueretara bideratutako diru laguntzak arautzea. (Gipuzkoako kultur esparruari alderdi berritzailea ematen dioten proiektuak. Izaera berritzaile hori bai edukietan eta bai kudeaketa moduan ikus liteke:sareko lanean, bitartekaritzan, garaikidetasun artistikoan,

ikerkuntzan, desberdinen artean eta publikoekin sortutako harreman berrietan eta lankidetzan. Oro har, praktika kulturaletatik abiatuta kultura eta gizarte arloko egitasmo berriak aurkezten dituztenak). Eta, baldin eta irabazi asmorik gabeko kultur entitateek –egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan dutenek– egiten badituzte eta Gipuzkoako panorama artistiko-kulturalera ekimen berriak ekartzen badituzte.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/04/29 – 2021/05/29

ZENBATEKOA: 172.667,00 euorak

ONURADUNAK:

Laguntza hauek egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek eska ditzakete, baldin eta indarrean dagoen araudiarekin bat eratutakoak badira eta dagokien erregistroetan izen emanda badaude. Gainera, orain dela gutxi sortuak izan behar dute.

Salbuespen gisa, egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoatik kanpo duten irabazi asmorik gabeko kultur entitateek ere eska ditzakete diru laguntza hauek, baldin eta horien jarduera Gipuzkoako lurraldean garatzen badute eta programa berritzaileak badituzte.

INFORMAZIO:

Gipuzkoko Foru Aldundia