Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan tokiko ekonomia indarberritzeko laguntzak. Tolosa 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da ostalaritzaren eta turismoaren sektoreetan tokiko ekonomia suspertzeko dirulaguntzak emateko modua arautzea. Horien helburua da Tolosako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek COVID-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/08/24 - 2021/10/04
ZENBATEKOA: 200.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Onuradun izan ahalko dira ostalaritza- eta turismo-sektoreetako pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak, eta pertsona juridikoak, betiere Tolosan kokatutako jarduera ekonomiko baten titularrak badira.
INFORMAZIOA: