Jarduera ekonomikoetarako diru-laguntzak. Getxo 2021

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da agintaritza eskudunek hartzen dituzten neurri murriztaileekjarduera ekonomikoan dituzten ondorioak arintzea, eta Getxoko udalerrian jardueraekonomikoari eusten laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/05/29 – 2022/01/10

Diruz lagundu daitezkeen hainbat aldi ezartzen dira, eta horietako bakoitzak dagokionepea izango du eskabideak aurkezteko.

ZENBATEKOA: 1.000.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izango dira norberaren konturakolangileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak, nortasun juridikorikgabeko unitate ekonomiko edo ondare banandua osatzen duten pertsona fisikoedo juridikoen taldeak, eta legez eratutako mikroenpresak eta enpresa txikiak, artikuluhonetako 2. paragrafoan zerrendatutakoen artean sartzen direnak, oinarrietako 4. artikuluko3. paragrafoan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak, eta COVID-19ak eragindakoosasun-krisia kudeatzeko hartutako neurrien ondorioz eragina izan dutenak.

ARAUDIA:

Getxoko jarduera ekonomikoetarako 2021eko aparteko laguntzen deialdiarenlaburpena, COVID-19ren ondorioei aurre egiteko.