Ikasiker lankidetza-bekak 2021-2022 ikasturterako.
[IKASIKER]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
220 Ikasiker lankidetza-beka deitzea eta oinarriak onartzea, administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten unibertsitate-ikasleak, ikasketak egiten dituzten bitartean, lankidetzan aritu ahal izan daitezen EAEko Unibertsitate Sistemaren ikertaldeetan, oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroetan (BERC), ikerketa sanitarioko institutuetan (ISI) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoetan, betiere BRTA partzuergo zientifiko-teknologikoari atxikita badaude eta Eusko Jaurlaritzak onetsitakoak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente gisa akreditatutakoak badira, deialdiaren oinarriei jarraikiz. Bi modalitate hauek eskaintzen dira:
a) A modalitatea (ikasturtean zehar, 2022ko urtarriletik 2022ko ekainera): 165 beka.
b) B modalitatea (udan, 2022ko ekainetik irailera): 55 beka.
Aurrekontuko zuzkidura
330.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– A Modalitateko beketarako, 297.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura.
2.– B Modalitateko beketarako, 33.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-sailen kontura. Bekak emateko, ezinbesteko baldintza izango da 2022ko ekitaldirako kreditu egokia eta nahikoa izatea, Ogasun eta Administrazio Publikoko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egindako gastu-espedienteen aurretiazko izapidetzea arautu zuen agindu horrek).
Ordainketa-modua:
Bekak emateko ebazpena jakinarazi ostean, honela ordainduko dira:
a) A modalitatea. Bekaren ordainketa bi epetan egingo da. Lehenengo ordainketan bekaren % 30 emango da, eta hilabeteko epean egingo da ordainketa hori, ebazpena esleipendunei jakinarazten zaien egunetik zenbatzen hasita. Bigarren ordainketan, gainerako % 70a emango da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako akreditazioak beka justifikatzeko balioko du.
b) B modalitatea. Bekaren zenbatekoa epe bakarrean ordainduko da, lankidetza egin izana egiaztatu ostean, lankidetza amaitu eta hurrengo hilean zehar, eta deialdi honetan eskatutako baldintzen araberakoa dela egiaztatu ostean. Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako ziurtagiriak beka justifikatzeko balioko du.

Nori dago zuzenduta
Unibertsitate mailako ikasleak
Eskakizunak:
- Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2020ko abenduaren 31n.
- Graduko edo gradu bikoitzeko (graduko edo gradu bikoitzeko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) edo masterreko (masterreko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) unibertsitate-titulu ofizialik ez izatea edo titulua lortzeko legezko betekizunak ez betetzea.
- Gainditu gabe izatea graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 gehienez ere, azken-aurreko ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo ikasketa-planeko kredituen % 25, gehienez, graduko edo gradu bikoitzeko azken ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo % 50, masterrean matrikulatuta egonez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
-
2021-2022 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).
Baldintza hori honela interpretatu behar da: Ikasketa-planaren azken ikasturtea egiten ari diren eskatzaileek ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko dute. Gradu edo master amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, gradu edo master amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Halaber, gradu edo master amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko dute, ikasketa-planeko gainerako kredituak gaindituta edukitzeaz gain, gainerako baldintzak ere betetzen badituzte.
Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu kopurua betetze aldera.
Salbuespenez, arduraldi partziala duen eta 60 kreditu baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaile batek ere beka eskatu ahalko du, ondorengo baldintzaren bat betetzen bada:
– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki aitortuta egotea.
– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.
– Aldi berean ikasi eta lan egitea.
– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
– Espetxeetan dauden pertsonei buruzko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa aplikagarri izatea.
– Curriculumeko kanpoko praktikak egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotzea edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen uztailaren 11ko 592/2014 Errege Dekretuaren arabera. Baliozkotze edo aitorpen horiek kontuan hartuko dira ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatzen badira.
– Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioetako kredituak baliozkotzea edo aitortzea.
-
Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:
– Arteak eta Giza Zientziak: 7,50.
– Zientziak: 7,00.
– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 7,50.
– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,50.
– Osasun Zientziak: 7,00.
-
Eskatzaileak beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Masterreko ikasketa ofizialen kasuan, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.
Aldez aurretik egindako ikasketak direla eta baliozkotu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.
- Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
- Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
- Beka-eskatzaileek Dirulaguntzen Lege Orokorraren (38/2003 Lege Orokorra) 13.2 artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituzte. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egiten 1721/2007 Errege Dekretuaren (abenduaren 21ekoa, ikasteko beken eta laguntzen araubidea ezartzekoa) 4.5 artikuluan xedatutakoari.
Betekizunak
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
- Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea, erregelamenduz zehazten den moduan.
- Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
- Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.
- Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- 7. artikuluko 2. apartatuko g) eta h) ataletan adierazitako baldintzak eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar dira, bi hauek izan ezik: 1.b) puntuko administrazio-egoitza eta 7. artikuluaren 1.e) puntuko curriculumeko kanpoko praktikak egiteagatik jasotako kredituen baliozkotzea edo aitortza. Horiek 2020ko abenduaren 31 baino lehen eta ebazpen-proposamena baino lehen egiaztatu behako dira, hurrenez hurren.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Beka osorik elektronikoki eskatuko da. Horretarako, eskatzaileak baliozko ziurtagiri elektroniko bat izan beharko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
I. eranskinean jasotakoak dira bekadun lankidetza egin ahal izango den ikerketa-zentroak edo -taldeak
-
Eskariarekin batera lankidetza aritzeko onarpen-idatzia aurkeztu beharko da (II. eranskineko formularioa).
-
Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentro batean lankidetzan aritzeko onarpen-idatzia (II. eranskineko formularioa), honako hauen sinadurarekin: ikerketa-zentroko edo ikertaldeko arduraduna eta ikertzaile nagusia edo bekadunari jarraipena egingo dion ikertzaile-tutorea. II. eranskina oso-osorik bete behar da.
- Eskatzaileak Euskal Unibertsitate Sistemakoa ez den unibertsitate batean ikasten badu, aurretik jasotako dokumentazioaz gain, hauek aurkeztu beharko ditu:
- Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatua ez izana, hauetako delituren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
- Errudun deklaratuak izan diren arrazoiengatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana.
- Honako lege hauetan jasotako kasuren batean ez egotea: martxoaren 30eko 3/2015 Legea, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena, eta abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo, ez dira Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko arauek ezarritako baldintzetan.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea, erregelamenduz zehazten den moduan.
- Araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean ez izatea egoitza fiskala.
- Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamendu bidez zehaztutako terminoetan.
- Epai irmo bidez zehatuta ez egotea, eta, horren ondorioz, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraituz dirulaguntzak lortzeko aukera galdu ez izana.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- 7. artikuluko 2. apartatuko g) eta h) ataletan adierazitako baldintzak eskaera aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar dira, bi hauek izan ezik: 1.b) puntuko administrazio-egoitza eta 7. artikuluaren 1.e) puntuko curriculumeko kanpoko praktikak egiteagatik jasotako kredituen baliozkotzea edo aitortza. Horiek 2020ko abenduaren 31 baino lehen eta ebazpen-proposamena baino lehen egiaztatu behako dira, hurrenez hurren.
- Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
- Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, 2020ko abenduaren 31n.
- Graduko edo gradu bikoitzeko (graduko edo gradu bikoitzeko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) edo masterreko (masterreko unibertsitate-titulu ofizial batean matrikulatuta egonez gero) unibertsitate-titulu ofizialik ez izatea edo titulua lortzeko legezko betekizunak ez betetzea.
- Gainditu gabe izatea graduko edo gradu bikoitzeko ikasketa-planeko kredituen % 50 gehienez ere, azken-aurreko ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo ikasketa-planeko kredituen % 25, gehienez, graduko edo gradu bikoitzeko azken ikasturtean matrikulatuta egonez gero; edo % 50, masterrean matrikulatuta egonez gero. Baldintza hori ez zaie urtebeteko masterrei aplikatuko.
-
2021-2022 ikasturtean bekarako sarbidea ematen duten ikasketetan matrikulatuta egotea, ikasturte osoko kredituetan (gutxienez 60 kreditu).
Baldintza hori honela interpretatu behar da: Ikasketa-planaren azken ikasturtea egiten ari diren eskatzaileek ikasketak amaitzeko gelditzen zaizkien kreditu guztietan matrikulatuta egon beharko dute. Gradu edo master amaierako lanean matrikulatzeko ezinbestekoa bada gainerako kredituak gainditzea, gradu edo master amaierako lanari dagozkion kredituak barne hartzen ez dituzten eskaerak onartuko dira. Halaber, gradu edo master amaierako lanari dagozkion kredituetan soilik matrikulatuta egon ahalko dute, ikasketa-planeko gainerako kredituak gaindituta edukitzeaz gain, gainerako baldintzak ere betetzen badituzte.
Baliozkotu, egokitu edo aitortu diren kredituak ez dira matrikulatutako kreditutzat joko; hortaz, ez dira batuko matrikulan hartzeko kreditu kopurua betetze aldera.
Salbuespenez, arduraldi partziala duen eta 60 kreditu baino gutxiagotan matrikulatuta dagoen eskatzaile batek ere beka eskatu ahalko du, ondorengo baldintzaren bat betetzen bada:
– % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna izatea eta ofizialki aitortuta egotea.
– Familia-unitate bat osatzea, adingabeak edo mendekoak bere kargura dituela.
– Aldi berean ikasi eta lan egitea.
– Goi-mailako kirolaria, teknikaria edo epailea izatea, edo errendimendu handiko kirolaria izatea.
– Espetxeetan dauden pertsonei buruzko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen protokoloa aplikagarri izatea.
– Curriculumeko kanpoko praktikak egiteagatik jaso dituen kredituak baliozkotzea edo aitortzea, unibertsitateko ikasleen kanpoko praktika akademikoak arautzen dituen uztailaren 11ko 592/2014 Errege Dekretuaren arabera. Baliozkotze edo aitorpen horiek kontuan hartuko dira ebazpen-proposamena egin aurretik egiaztatzen badira.
– Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioetako kredituak baliozkotzea edo aitortzea.
-
Gainditutako kredituen edo irakasgaien gutxieneko batez besteko nota hauek izatea, ezagutza-adarraren arabera:
– Arteak eta Giza Zientziak: 7,50.
– Zientziak: 7,00.
– Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak: 7,50.
– Ingeniaritza eta Arkitektura: 6,50.
– Osasun Zientziak: 7,00.
-
Eskatzaileak beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino urtebete luzeagoa izan. Masterreko ikasketa ofizialen kasuan, beka eskatzearen arrazoia diren ikasketetan matrikulatuta eman dituen urteen kopurua (beka eskatzen den ikasturtea barne) ezin izango da ikasketa-planak ikasketak amaitzeko aurreikusten duen epea baino luzeagoa izan.
Aldez aurretik egindako ikasketak direla eta baliozkotu diren kredituei dagokienez, ikasketa horietan emandako urteak hartuko dira kontuan zenbaketa horretarako.
- Oinarrien 1.1 artikuluan aipatutako ikertalde edo ikerketa-zentroren batek hautatu izana lankidetzan aritzeko.
- Aurreko urteetan modalitate berean bekaz baliatu ez izana.
- Beka-eskatzaileek Dirulaguntzen Lege Orokorraren (38/2003 Lege Orokorra) 13.2 artikuluan jasotako betekizunak bete beharko dituzte. Edonola ere, horrek ez dio kalterik egiten 1721/2007 Errege Dekretuaren (abenduaren 21ekoa, ikasteko beken eta laguntzen araubidea ezartzekoa) 4.5 artikuluan xedatutakoari.
Eskatutako dokumentazioa eskaneatu eta aplikaziora igo beharko da zuzenean pdf formatuan edo onartutako formatuetako batean.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunetik hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Justifikazioa:
Lankidetza amaitu eta hurrengo hilean, beka-esleipendunak dokumentu bat aurkeztu beharko du, batetik, egindako jarraipena akreditatzeko, eta, bestetik, zereginen lorpen-maila eta proiektuan planteatutako helburuak. Ikertalde edo ikerketa-zentro hartzaileak egin beharko du dokumentua, deialdi honen III. eranskineko ereduari jarraikiz. Ziurtapen horrek beka justifikatzeko ondorioak izango ditu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Lankidetza-proiektuaren jarraipena eta bekaren justifikazioa.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin batera bide telematikoa erabiliz aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak