Adimen Artifizial Aplikatua laguntzen programa. 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan adimen artifizialean oinarritutako zerbitzu eta/edo irtenbide komertzialak aplikatzeko proiektuei laguntzaK. Proiektu horiek erakuste-efektua izan behar dute eta aukera eman behar dute Euskadin teknologia honen eskaintza eta eskaera aktibatzeko, hala, enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/07/02 - 2021/11/26
ZENBATEKOA: 3.000.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Enpresek eskura ditzakete Programa honetan aurreikusitako laguntzak, edozein dela ere enpresaren neurria; baita Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere, hala eskatzen badute, baldin eta talde osoa aintzat hartuta aipatutako ezaugarriak badituzte, haien egoera ekonomiko bateratua aintzat hartuta, eta 5. artikuluan diruz laguntzeko jarduera gisa deskribatutako jarduerak egiteko proiektuak aurkezten badituzte
ARAUDIA:
