SARS-COV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko hartutako neurriek kaltetutako Barakaldoko merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa txikiari zuzendutako salbuespenezko laguntzak. Barakaldo 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza horiek salbuespenezkoak dira, eta alarma-egoera honetatik eratorritako egoeretara mugatuta daude. Helburua da COVID-19k eragindako krisi ekonomikoaren eragina minimizatzea, eta, horrela, osasun-alarma amaitu ondoren, ekonomia ahalik eta lasterren suspertzen laguntzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/01 – 2020/12/10

ZENBATEKOA: 450.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Jardueraren titularra —pertsona fisikoa edo juridikoa— izan daiteke laguntzaren onu-radun, zuzentzen duen eragindako negozio-kopuruari dagokion zenbatekoan (negozio bakoitzeko eskaera bat).

ARAUDIA:

2020ko azaroaren 25eko 263/2020 Ebazpenaren laburpena. Horren bidez, SARS-COV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko hartutako neurriek kaltetutako Barakaldoko merkataritzari, ostalaritzari eta enpresa txikiari zuzendutako salbuespenezko laguntzen deialdia arautzen duten arau bereziak onartzen dira.