Programa autoemplegua sustatzea. Enpresa-proiektuak sortzeko eta abian jartzeko aholkularitzaren arloko jarduerak. 2020

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntza jasotzen duten ekintzen helburua negozio-plana egitea izango da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/03/01 – 2020/03/27

ZENBATEKOA: 900.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoko udal izaerako enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, edo organismo autonomiadunak, enpresa publikoak edo haien mendeko edo haiekin lotutako bestelako entitateak.
  • Sozietatearen eta zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duten fundazioak, elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateak. Aldi berean, lantokia ere lurralde horretan eduki behar dute.
  • Entitate onuradunek gutxienez ere hiru urteko esperientzia egiaztatu behar dute enpresa-kudeaketako aholkularitzaren arloan. Horretarako, entitateek euren esperientziaren memoria aurkeztu behar dute; bertan, eurek egin dituzten jardueren berri eman behar dute.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 18/2020 FORU DEKRETUA, otsailaren 18koa. Honen bidez, langabezian eta bazterkeria-arriskuan dauden pertsonen artean autoenplegua eta enpresak sortzea sustatzeko diru-laguntzen 2020ko ekitaldiko oinarri arautzaileak ezartzen dira eta diru- laguntzak emateko deialdiak egiten dira.