Pastelgintza sektorerako enplegu-prestakuntza programa. Bizkaia 2020

Deskribapena


Xedea

Parte hartuko duen langabeen laberatzea lortzea, beharrezkoak dituzten gaitasunak emanez (teknikoak, pertsonalak eta esperientziari lotutakoak), lanbide bat aurkitu dezaten pastelgintzaren sektorean, non eskaera handia baitago.

Sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, gaitasun profesionalak beren oraingo eta etorkizuneko eskakizunetara egokituta, belaunaldien arteko ordezkapena erraztuta eta kultura ondare bat mantenduta, halakoa baita bertako pastelgintza.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/10/22 – 2020/12/31  (Programa garatzen den bitartean)

ONURADUNAK:

Programa hau lanik gabe dauden pertsonentzako da, eta bereziki kolektibo hauetarako batean daudenak lehenetsiko dira:

  • Iraupen luzeko langabeak (12 hilabete baino gehiago).
  • 45 urtetik gorako langabeak.
  • Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden gazteak (30 urtera arte). parte hartzaileen % 50 izango dira gutxienez.
  • Aurreko kolektiboetako emakumeak: parte hartzaileen % 55 izango dira gutxienez.

INFORMAZIO:

DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia