Ostalaritzako establezimenduentzako laguntzak, koronabirusaren bilakaeraren ondoriozko egoera ekonomikoak arintzeko (COVID-19). Ugao-Miraballes 2020

Deskribapena


Xedea

Ugao-Miraballesen diharduten, establezimendua jendearentzat irekita duten eta beren kargura langileak dituzten edo ez dituzten ostalaritza-establezimenduentzat. Horrela, enpleguari eutsi ahal izango zaio, eta COVID-19k eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoerak eragindako ondorio ekonomiko negatiboak minimizatu ahal izango dira, horrek negozioak aldi baterako ixtea ekarri baitu.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/04 – 2020/12/14

ZENBATEKOA: 24.600,00 euroak

ONURADUNAK:

Jardueraren egoitza Ugao-Miraballesen duten ostalaritza-establezimenduak, Ugao-Miraballesen jendearentzat irekita egon zirena.

ARAUDIA:

Ugao-Miraballesko Udaleko Alkateak emandako 2020ko azaroaren 16ko 389/20 Dekretuaren laburpena. Dekretu horren bidez, Ugao-Miraballesen lan egiten duten ostalaritza-establezimenduentzako dirulaguntzen deialdia egiten da, koronabirusaren bilakaeraren ondoriozko egoera ekonomikoak arintzeko (COVID-19).