Ostalaritza zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko ezohiko dirulaguntzak. Aretxabaleta 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean Aretxabaletako ostalaritza zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko ezohiko dirulaguntzak ematea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/23 – 2020/12/31

ZENBATEKOA: 60.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko alarma-egoeraren deklarazioak eraginda, jarduera eten beharra izan duten pertsona fisikoak, norberaren konturako langileak edo autonomoak eta pertsona juridikoak, ostatuen kasuan izan ezik.

ARAUDIA:

COVID-19ak eragindako egoeraren aurrean ostalaritza zerbitzu sektoreko enpleguari eta jarduerari eusteko ezohiko dirulaguntzen oinarriak.